KALEA

Pekingo Olinpiar Jokoak

kalea 1456150178457 KALEA | 2008-08-31 19:40

Pekinek antolatutako Olinpiar Jokoak amaitu berri dira. Bertan, hainbat kiroletan, milaka kirolarik hartu dute parte. Horien artetik 25 euskaldunak izan dira, eta hamabostek domina edo olinpiar diploma eskuratu dute. Leire Olaberriak ezusteko bikaina eman du, pistako txirrindularitzako puntuazio proban brontzezko domina irabazi baitu. Olaberriarentzat estreineko Olinpiar Jokoak izan dira, eta oso emaitza ona lortu du. Iker Martinez eta Xabi Fernandez bikain aritu dira Olinpiar Jokoen edizio honetan ere, duela lau urte, Atenasen, urrezko domina lortu zuten belako 49er mailan. Orain...


Blogen Mundua

kalea 1456150178457 KALEA | 2008-08-31 17:14

Teknologiak daraman habiada ikaragarria da. Gaur egungo kotxerik azkarrenak ere teknologiak adinako habiada hartzerik ez zukeen lortuko. Horrek gauza asko ekarri ditu, eta gauza asko aldatu dira. Jendearen bizitza aldatzea lortu du teknologiak. Lehen munduko beste puntako norbaitekin komunikatzea garestia bazen, gaur egun dohainekoa da internet bidez. Internetek, nolabait esanda, mundua txikitu egin du edo mugak apurtu ditu. Honela, interneten denetarik aurkitu daiteke, horien artean blogak daude. Blogek, interneten, azpimundu bat sortu dute: Blogen mundua. Blogak anotazio, istorio edo arti...


Errealak sekulako jarduna egin zuen 2002-2003 denboraldian. Urte pare bat jaitsiera postuekin “jolasten” ibili ondoren, Espainiako Liga irabaztear izan zen. Denboraldi horretan errealak hainbat partida gogoangarri jokatu zituen, baina errealzaleen oroimenean partida bat geratu zen beste guztien gainetik: apirilaren 13an Donostiako Anoeta estadioan jokatu zena, Errealaren eta Real Madriden artean. Bideoan partida horretako golik ikusgarriena agertzen da, Anoetan izan zen golik ikusgarrienetakoa, dudarik gabe. Egun gutxitan hunkitu da Anoeta egun hartan bezala. Anoetako zaleek egun gut...


Mikel Reparaz (Arbizu, 1975) kazetaria da. Informazio Zientzietan Lizentziatua da. Ikasketak Nafarroako Unibertsitatean egin zituen. Lehen pausoak, profesionalki, Euskaldunon Egunkarian eta Diario De Noticias egin ziteun. Ondoren Gasteizko Legebiltzarreko korrespontsal gisa egin zuen lan, Euskadi Irratiarentzat. Horren ondoren, korrespontsal izaten jarraitu zuen, baina nazioartekoa, lan hori Bruselatik egiten zuen.Radio Euskadiko albistegietako burua da, 2004. urtetik. Hainbat hedabidetan ibilia da kazetari lanetan. Argiari eskainitako elakrrizketan honetan bere bizipenak eta kontatzen ditu...


Coca Cola Vs. Pepsi

1
kalea 1456150178457 KALEA | 2008-08-29 16:29

Publizitatearen munduan zeresan handia eman duen bideo bat eskegi dut nire blogean. Oso ideia originala iruditzen zait. Ikusi baduzue, ziur aho bete hortz geratu zaretela, eta ez baduzue ikusi, ziur, horrela geratuko zaretela. Hona hemen nik publizitateari buruz egin dudan gogoeta: Publizitatearen mundua oso zabala da. Urteak pasa ahala, publizitateak gero eta garrantzaia hadiagoa hartu du. Gaur egun, publizitateak sekulako garrantzia eta boterea bereganatu du. Jendearengan sekulako eragina izan dezakeela argi geratu da. Multinazionalek publizitatean milioi asko eta asko inbertitzen ditu...


BLOGEN INGURUKO IDATZIA

kalea 1456150178457 KALEA | 2008-05-15 08:30

MUSIKA             Musika munduan, Kerobia taldeak berritasun bat ekarri du gure komunikabideetara, SGAEtik banandu egin dira iruindarrak eta beraien diskoa dendetan saldu beharrean internetez jaisteko aukera ezarri dute. Deskarga dohainekoa da eta beraien web orritik egiten da, nahi duen erabiltzaileak borondatezko laguntza ekonomikoa egin diezaioke taldeari. Disko bat hedatzeko oso formula berritzailea da Kerobiak erabili duena, formula hau Radiohead talde famatuak ere erabili zuen eta oso arrakasta handia izan zuen. Dagoeneko hasi di...


zestoatik zarautzera

kalea 1456150178457 KALEA | 2008-05-07 13:59

tagzaniapastezestoatik zarautzera map  Aste Santuan bi aste izan genituen jai, eta herritik atera nintzen lagunekin ia egunero. Hainbat herri bisitatu genituen, horietako bat zarautz izan zen eta mapa honetan ikusten da Zestoatik Zarautzera iristeko egin beharreko ibilbidea. Guk erabili genuen ibilbidea kostakoa izan zen, beste bi ibilbide ezberdin daude, autopistaz eta mihiatik, baina guk biderik politena aukeratu genuen, kostaldekoa. Beste norbaitek Zestoa ingurutik Zarautz aldera joan nahi badu nik kostako bidea gomendatzen diot.


Firefox vs. Explorer

kalea 1456150178457 KALEA | 2008-04-25 18:03

Bada azken urteotan "Firefox" izeneko nabigatzaile bat, hazten eta hazten ari dena. Orain arte, hasieran ezagutu genuen "Internet Explorer" izeneko nabigatzailea bakarrik erabiltzen genuen, agian internet hitza entzutean explorerraren ikurtxoa datorkigu burura, baina ikusi dugu firefoxak bere lekutxoa egin duela, eta nork daki... Betidanik explorerrarekin ohituta gaudenez, ez dugu pentsatzen aldaketa baten baitan, baina behin probatuta ohartu gaitezke firefoxek dituen abantailetaz. Esan daiteke etorkizuna firefox dela, bere izaera dinamikoagoagatik. Hainbat iritzi irakurri ostean orix...


Daniel Innerarity HUHEZIn

kalea 1456150178457 KALEA | 2008-04-15 17:15

  Daniel Innerarity filosofian doktorea da, Zaragozako Unibertsitatean irakasle lanetan dabil eta gainera, hainbat hedabidetan idazten du( DV, El Correo,...). Innerarity Otsailaren 21ean Huhezi fakultaten izan genuen hitzaldi bat ematen . Ezagutzaren gizartearen gainean hitz egin zuen eta bertan nola aurrera egin argitu nahian jardun zuen berriketan. Gizarte honetan unibertsitateek duten papera azpimarratu zuen hasieran eta fakultateei konpetentzia bat ezarri zien: ikasleei informazioaren masifikazioa kudeatzen irakastea. Jarraian paradoxa bitxi bat adierazi zigun: "Ezagutzaren g...


Trapero

kalea 1456150178457 KALEA | 2008-04-03 14:44

           "Trapero"-ren testuaren inguruan:              Patxi Iraetaren hobbya blogak dira eta baditu hainbat blog, “dozena erdi” dio berak. Ofizioz udaltzaina da eta astero lan horri 35 ordu zuzentzen dizkio eta gainerako orduetatik batzuk blogak kudeatzen igarotzen du. Aspertzea gauza txepela dela deritzo eta ez aspertzearren egin da blogari. Bere burua “aita txar” bat bezala hartzen du, blogei dagokienez noski, izan ere mundura ekartzen ditu baina abandonatu samartuta dituela ...