Daniel Innerarity HUHEZIn

kalea 1456150178457 KALEA | 2008-04-15 17:15

Innerarity

 

Daniel Innerarity filosofian doktorea da, Zaragozako Unibertsitatean irakasle lanetan dabil eta gainera, hainbat hedabidetan idazten du( DV, El Correo,...).

Innerarity Otsailaren 21ean Huhezi fakultaten izan genuen hitzaldi bat ematen . Ezagutzaren gizartearen gainean hitz egin zuen eta bertan nola aurrera egin argitu nahian jardun zuen berriketan. Gizarte honetan unibertsitateek duten papera azpimarratu zuen hasieran eta fakultateei konpetentzia bat ezarri zien: ikasleei informazioaren masifikazioa kudeatzen irakastea. Jarraian paradoxa bitxi bat adierazi zigun: "Ezagutzaren gizarteak tontoagoak egiten gaitu". Honekin, niri behintzat, argi utzi zidan gizon original bat dela.

Paradoxekin ez zuen hor amaitu, izan ere, jarraian beste bat helarazi zigun galdera baten bidez: "Nork daki gehiago guk ala gure aiton amonek?". Eta paradoxa denez, bere hitzetan aiton amonek gehiago dakite guk baino eta honako arrazoi hau ematen zigun: "gure aiton amonek eskura zeukaten guztia jakiten zuten eta argi dago guk ez dakigula eskura dugun guztia".

Honela, hitzaldi interesgarri bat iruditu zitzaidan. Horren arrazoia Innerarityren originaltasuna izan zen.


Utzi iruzkina: