Kategoria: daniel
Egunon guztioi, aurten Aste Santuak ere Benidormen pasako ditut. Hango oporrak zoragarriak baitira eta jendea jatorra baitda. Aste Santuak laster iritsiko dira Azkoitirantz, batzuk oporretara joango dira nobaitera eta beste batzuk berriz Azkoitin bertan geldituko dira. Azkoitin PROSEZIOA zoragarria izaten da euririk ez badu egiten. Benidormen eguraldi hona egiten duenez han guztia da zoragarria. Gauz bat txarra daka Benidormeko aste santuak, Prosezioa dagoenean jendea alteratu egiten da eta oso txarra izaten da. Hona hemen Benidormeko 2 argazki:
Bizi dugun mende honetan, komunikabide masiboak direla eta informazio gehiegikeria da nagusi. Baliozko eta baliogabeko informazioaren artean bereizteko zailtasunak, jendea despistatu eta gizartea lelotzea lortu du. Beste gauza batzuen artean, ignorantzia da gure arazorik larrienetariko bat, eta hala ere gero eta izaki konplexuagoak bihurtzen ari gara; horrenbeste gauza dakizkigu ezen ez garela gai informazioa behar den bezala prozesatzeko. Informazioaren erabiltzaile etzanak izatera heldu gara, jasotzen dugun informazio guztiak filtro batetik pasa beharra duela ahaztu dugularik. Medioen er...
Sebastian Loeb, munduko rally txapeldun frantziarra, Gernikaldean dabil ekainaren 4a eta 5a bitartean. Lur gaineko tramuetan autoa puntuan jartzen saiatuko da pinu arteko errepide labankorretan. Aldi berean, Dani Sordo asturiarra hemengo basoetan ibili da bere Citröen C4-a azkarragoa egin nahian, esekirudarekin probak eginez.
LABURPENA: Pasa den ostegunean, hau da, otsailaren 21ean Daniel Innerarity filosofoa izan genuen Eskoriatzako huhezi fakultatean. Daniel Innerarity Bilbon jaiotakoa bada ere, momentu honetan Frantzian bizi den filosofoa da. Hau, Eskoriatzara, ezagupenaren gizartean bizirauteko hainbat azalpen eta aholku ematera etorri zitzaigun, eta nola ez, horri buruzko bere iritziak ematen ere. Hasteko, Innerarityk bere hitzaldia hasi zuen esanez, <jende gutxik uste duela gizarte mota honetan bizitzea zaila dela>. Berak topatzen duen arrazoi nagusiena zailtasun honetarako, gehiegizko ...
Daniel Innerarity idazle eta pentsalaria Bilbotarra da jaiotzez baina aspaldian Frantzian bizi da, Burdeosen. Bertatik gidatzen ditu bere lan guztiak. Bere azken lana gaur egungo gizarteetan ematen den gain informaziari buruzkoa da, gure Huhezi- kakultatean emandako hitzaldian jakintzaren gizarte honetan, gain informazioaren gizarte honetan biziraute gomendioak eman zizkigun Gaur egundo gizartearen diagnosi bat egin ostean Innerarity-k gizakiok informazio gehiegi jasotzen dugula ondorioztatu zuen. Honekin, dakgunaren eta jakin genezakeenaren artean ezberdintasun handiak daude....
Informazioaren aroan nola biziraun. Hori izan zen Daniel Innerarity filosofoaren hitzaldiko ardatza. Bere hitzetan guzti-guztia eskura daukagu eta hori zerbait liluragarria da baina aldi berean, puntu beltz bat ere ba omen dauka, izan ere, informazio gehiegi daukagu inguruan eta ez omen gara ohartzen honen garrantziaz. Hori kudeatzeko erronkak eta konpetentziak garatzea garrantzitsu ikusten zuen Innerarity-k. Informazioaren gizarteak pixka bat tontotzen gaituela ere aipatu zuen eta hori argudiatzeko gure aiton-amonen adibidea jarri zuen: jakin ahal zen guztia zekiten. Jakiten zuten g...
Zaragozako Unibertsitateko irakasle den Daniel Inneraty geure fakultatean izan genuen Otsailean. Irakaslea izateaz gain, filosofo ere bada eta bere idatziak “El Correo” bezalako egunkarian irakurri ahal dira. Jorratutako gaia, gaur egun gizarteak eta gizakiak duten “gehiegizko informazioa” izan zen. Gaur egun telebista kate eta egunkari ugari ditugu informazioa nondik hartzeko aukeratzeko. Baina, azken finean, egunkari horiei informazio globala 5 agentzia internazional bidaltzen dizkie teletipoen bitartez. Orduan, benetan informatuak gaude? Edo enpresa handi batzuengatik hezituak? G...
Daniel InnerarityDaniel Innerarity filosofo eta idazlea Joseba Azkarragak ekarri zuen HUHEZIra. Bilbon jaio zen orain dela 49 Bilbon. Filosofia ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean eta gaur egun Zaragozako Unibertsitateko Filosofia irakaslea da. 1985an hasi zuen idazle ibilbidea eta denbora librea duenean El Pais eta El Correon iritzi artikuluak idazten ditu.Filosofia irakasleak gaur egungo gizarteaz hitz egin zuen, baina batez ere teknologia eta ezagutzaz. Bere ustez, gaur egungo gizartea edo informazioaren gizartea ezagutza maila asko jeitsi dela. Gaur egun edonork edoz...
Pasa den osteguna hilaren 21ean, Daniel Innerarity filosofo eta idazlea, gehiegizko informazioaren gestioari buruzko hitzaldia ematera etorri zen unibertsitatera. Galdera batekin hasi zuen hizketaldia; nola biziraun ezagutzaren gizartean? Egun, informazio gehiegi daukagu esku artean eta horrek lelo bihurtzen gaitu. Hainbeste gauza jakinda, nahastu egiten gara. Aiton-amonek bere kabuz ikasten zituzten gauzak eta ez norbaitek esanda. Jakin ahal zutena eta zekitena bat egiten zuen. Orain, ordea, ez du bat egiten. Menpeko erabiltzaileak gara eta gure gizartea gu baino argiagoa da. Pu...