Daniel Innerarity filosofoak HUHEZIko fakultatean hitzaldi bat eman zuen 2008ko otsailaren 21ean
Bizi dugun mende
honetan, komunikabide masiboak direla eta informazio gehiegikeria da nagusi.
Baliozko eta baliogabeko informazioaren artean bereizteko zailtasunak, jendea
despistatu eta gizartea lelotzea lortu du. Beste gauza batzuen artean,
ignorantzia da gure arazorik larrienetariko bat, eta hala ere gero eta izaki
konplexuagoak bihurtzen ari gara; horrenbeste gauza dakizkigu ezen ez garela
gai informazioa behar den bezala prozesatzeko. Informazioaren erabiltzaile
etzanak izatera heldu gara, jasotzen dugun informazio guztiak filtro batetik
pasa beharra duela ahaztu dugularik.
Medioen
erabilpenean, jolasen bitartez gure inguruko informazio guztia sinplifika dezakegu
eta logikaren bitartez konturatu gabe ikasi. Beraz, testu-inguru desberdinetako
sinbologia ezagutu eta interpretatzen jakitea oso lagungarria izan liteke.
Informazioaren
sinplifikazioak esan nahi du, beti ere datu jakin batzuk gureganatzen lagunduko
digun prozedura bat jarraitu beharra dagoela. Datu horiek modu egoki baten
organizatu behar dira gero erabilgarriak izan daitezen. Azkenik, erabilgarria izan
daitekeen informazioa filtratzen jakitea ezinbestekoa da.
Gure atentzioa
modu egoki baten bideratzen ikasi beharra dugu gauza aipagarrienak beste
guztietatik nabarmentzeko. Informazio gehiegikeria saihesteko, lagungarriak
izan daitezkeen estrategia desberdinak daude:
-Informazioa
ezereztu: erabilgarria izateari uzten dion informazio guztia ahazten jakitea
gizakiaren inteligentziaren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat da. Informazio
berriak lekua izan dezan, nahitaezkoa da zaharkiturik gelditu dena deuseztatzea.
-Norbera bere
kabuz pentsatzeko gai izatea: jakitunak izan eta kulturalki jantziak izatea
nahi badugu umiltasunez jokatzea da egokiena. Inola ere ezin dugu pentsa dena
dakigula zerbait ikasi nahi badugu.
-Kooperazioa:
informazioa sinplifikatzeko baliabide indartsu bat da. Denbora eta lana
aurreztuko diguten sistemak bilatu behar dira beti ere.
-Laburra izatea:
informazioa lortutakoan, hau laburtu eta muinera heldu beharra dago, sintesia
ez beste ezer, lortzeko.
Bestalde,
lortutako informazioaren aurkako iritziek diotena ere kontutan izan beharra
dago. Beraz, garrantzitsua da informazio iturri desberdinak izatea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: