Aspaldiko kantu batzuk entzuten nengoela, hauxe aurkitu dut you tuben. Eta dagoeneko asko entzuten ez denez, blogean ipini nahi izan dut kuriositate bezala.Ocean Colour Scene-Falling to the floor
After many decades of sovereign in every kind of world-wide communications, the use of English is turning in to a needless enforce. Countries like China, India or Brazil are working hard to take the place of the first economical potency on the world, USA. And it looks like they are going to make it. For example, the economic dominance of OECD countries (which has helped circulate English in the new market economies of the world) is being eroded as Asian economies grow and become the source, rather than the recipient, of cultural and economic flows. Population statistics suggest that the po...
Ikus-entzunezko ikasle bezala, esanda doa desinformazioaren aurka etengabe lan egitea nire lehentasunetariko bat dela. Informazio masiboak irensten gaitu eta horren aurrean aktiboak izatea ezin bestekoa da. Komunikazioaren globalizazio batengatik apustu egitea onuragarria izan liteke, baina argi izan behar dugu maneiatzen zailago izango dela eta badela gugandik at mantendu behar dugun desinformazioaren zurrunbilo kaotikotiko bat. Norberak bere buruaren autokritika egin, eta jasotako informazioaren gestio egoki bat egiten ari den edo ez pentsatu behar luke. Beharrezkoa zaigun informazioa...
Travelling is the greatest thing in the world!!It is the part of the year when you get to know other people and other places. When we travel, it seems that responsibilities are forgotten for a while, and we can have fun. Apart from the entertaining part, I think travelling is one of the best ways one has to learn other things he or she has no ideas of. Other cultures and languages, for example, are the most interesting part of a trip. All people that have travelled, at least once, to a country where its first language wasn’t their first language, have had some fun trying to communicate. Peo...
Hemen azpian eskegi dudan bideo hau, you tube-etik aterea, gure web 2.0. ikasketako irakasleak ikusteko gomendatuko zigun, eta bereziki interesgarria iruditu zait. Gaur egun bogan dagoen gai bat oso era egokian erakusten bai digu. Era digitala eta beronek dakartzan aldaketa batzuei erreferentzia egiten die, zehazki kazetaritza eta komunikazioarena. Ez nuke bideoa gehiegi komentatzerik nahi, onena berau ikustea bai da. Baina funtsean, internet beste medio guztien gainetik nola gailentzen ari den erakusten du. Beldur pixka bat ematen du, baina zer egingo diogu ba, horrelakoa da bizitza eta.
2008ko Aste Santuan, aspalditik egin izan dudan bidaiarik edarrena burutzeko aukera izan nuen. Lagun min bat daukat Frantziako iparraldean, Bretañan, eta hura bisitatzeko aprobetxatu nituen nire oporrak. Bidaia ez zen oso luzea izan, baina bai interesgarria, inguru haietan sekula egon gabe nengoen eta. Zumarragan trena hartuta Iruneraino joan nintzen lehenik, eta gero handik Nantes-eraino. Gero han nire lagunak kotxez jaso ninduen eta, bidaiari elkarrekin jarraitu genion. Bretañako kosta izugarri edarra iruditu zitzaidan. Herriak txikiak dira eta lur sailak berriz izugarriak. Jendea ...
Azkenaldian ikasle eta irakasle askoren ahoetan bueltaka ari den gai bat da, Wifia ikasgeletan bai ala ez? Sustaturen blogean irakurri dut gai honen gaineko zerbait, eta interesgarria iruditu zaidan heinean, blogean nire iritzi pertsonala idazteko gogoa sartu zait. Ni ikaslea bai naiz, eta beraz badudalako hitza eta botoa. Wifia ikasgeletan? BAI. Egokia eta aurrera pauso bat izango litzatekeela iruditzen zait. Klaseak enfokatzeko modu berri bat. Ordenagailu bat geure lan mahaian izaterakoan, apunteak zuzenean hartzen ikasiko genuke, eta beraz aparailuarekin izango genukeen trebezia askoz ...
Patxi Trapero eta Iban Aranzabal Huhezin Martxoaren 14an Huheziko fakultatean izan ziren Euskal Herrian dauden bi blogari garrantzitsuenetakoak, Patxi Trapero eta Iban Aranzabal. Beraien esperientzia pertsonalari buruz hitz egiten aritu zitzaizkigun, eta horretaz gain geure bloga kudeatzeko zenbait gomendio interesgarri eman zizkiguten. Iban Aranzabal Goienaren web horri kudeatzailea da gaur egun. Eta Patxi Trapero berriz, udaltzaina. Denbora luzea daramate biek sarearekin lan egiten, eta gaur egun blogari profesionalak bilakatu direla esan liteke. Horren froga da, beraien blog pertsonale...
Bizi dugun mende honetan, komunikabide masiboak direla eta informazio gehiegikeria da nagusi. Baliozko eta baliogabeko informazioaren artean bereizteko zailtasunak, jendea despistatu eta gizartea lelotzea lortu du. Beste gauza batzuen artean, ignorantzia da gure arazorik larrienetariko bat, eta hala ere gero eta izaki konplexuagoak bihurtzen ari gara; horrenbeste gauza dakizkigu ezen ez garela gai informazioa behar den bezala prozesatzeko. Informazioaren erabiltzaile etzanak izatera heldu gara, jasotzen dugun informazio guztiak filtro batetik pasa beharra duela ahaztu dugularik. Medioen er...
Kaixo lagun, ongi etorri huheziko fakultatearen bitartez nik (ikasleak) eraikitako blog honetara. Ez izan lotsarik eta bota begirada bat, agian interesgarria iruditu ahal zaizun zerbait aurki zenezake eta. Nire lehen bloga izaterakoan nahiko berde dago oraindik, baina poliki poliki garatzen joango da.