Blogak eta Blogariak
Patxi Trapero eta Iban Aranzabal Huhezin
Martxoaren 14an Huheziko
fakultatean izan ziren Euskal Herrian dauden bi blogari garrantzitsuenetakoak,
Patxi Trapero eta Iban Aranzabal. Beraien esperientzia pertsonalari buruz hitz
egiten aritu zitzaizkigun, eta horretaz gain geure bloga kudeatzeko zenbait
gomendio interesgarri eman zizkiguten.
Iban Aranzabal Goienaren
web horri kudeatzailea da gaur egun. Eta Patxi Trapero berriz, udaltzaina.
Denbora luzea daramate biek sarearekin lan egiten, eta gaur egun blogari
profesionalak bilakatu direla esan liteke. Horren froga da, beraien blog
pertsonalek egunero jasotzen duten bisita kopuru altua.
Biek gomendatu ziguten
gure idazkera eta hizkuntzaren erabilera asko zaintzea, geure blogean
idazterakoan. Bertan jartzen duguna, edozein pertsonaren eskura bai dago, eta
nolabait geure curriculumaren parte baita. Horretaz aparte, interesgarria dela,
argazki zein bideoz testua laguntzea azpimarratu zuten.
Ikaslearen ikuspegitik,
hizketaldia oso interesgarria, eta batez ere oso baliagarria izan zen. Hilabete
batzuk besterik ez daramatzagu blogari bezala, eta jakin minez beterik gauden
heinean, bi profesional hauen gomendioak asko aberastu ziguten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: