Hazi (thrive euskaraz)

ikusi_entzun_komunikatu 1456147815191 ikusi_entzun_komunikatu | 2008-06-05 18:23

Hemen azpian eskegi dudan bideo hau, you tube-etik aterea, gure web 2.0. ikasketako irakasleak ikusteko gomendatuko zigun, eta bereziki interesgarria iruditu zait. Gaur egun bogan dagoen gai bat oso era egokian erakusten bai digu. Era digitala eta beronek dakartzan aldaketa batzuei erreferentzia egiten die, zehazki kazetaritza eta komunikazioarena.

Ez nuke bideoa gehiegi komentatzerik nahi, onena berau ikustea bai da. Baina funtsean, internet beste medio guztien gainetik nola gailentzen ari den erakusten du. Beldur pixka bat ematen du, baina zer egingo diogu ba, horrelakoa da bizitza eta.



Utzi iruzkina: