Nola biziraun jakinduriaren gizartean
Ikus-entzunezko ikasle bezala, esanda doa desinformazioaren
aurka etengabe lan egitea nire lehentasunetariko bat dela. Informazio masiboak
irensten gaitu eta horren aurrean aktiboak izatea ezin bestekoa da.
Komunikazioaren globalizazio batengatik apustu egitea
onuragarria izan liteke, baina argi izan behar dugu maneiatzen zailago izango
dela eta badela gugandik at mantendu behar dugun desinformazioaren zurrunbilo
kaotikotiko bat. Norberak bere buruaren autokritika egin, eta jasotako
informazioaren gestio egoki bat egiten ari den edo ez pentsatu behar luke.
Beharrezkoa zaigun informazioa hartzen dugu bakarrik? Ala medioek barnerarazi
nahi diguten guztia hartzen dugu?
Gure senaren parte da beharrezkoa ez zaigun informazioa
ahazteko gaitasuna eta ezin bestekoa da teknika horri erabilera egoki bat
emateko gai izatea. Une oro komeni da gai horretan entrenatzea zaharkiturik
gera ez dadin, eta batez ere, jasotzen dugun informazio berri guztiak bere
lekua izan dezan burmuinean.
Lehenbizi, hori bai, interesgarriak zaizkigun datu horiek
desberdindu eta sailkatu beharko ditugu gure lehentasunen filtro pertsonaletik
pasaraziz, alferrikakoak izan ez daitezen eta geure burua gehiago nahastu ez
dezaten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: