Aste Santuko Bidaia

ikusi_entzun_komunikatu 1456147815191 ikusi_entzun_komunikatu | 2008-06-05 15:28

 

2008ko Aste Santuan, aspalditik egin izan dudan bidaiarik edarrena burutzeko aukera izan nuen. Lagun min bat daukat Frantziako iparraldean, Bretañan, eta hura bisitatzeko aprobetxatu nituen nire oporrak. Bidaia ez zen oso luzea izan, baina bai interesgarria, inguru haietan sekula egon gabe nengoen eta. Zumarragan trena hartuta Iruneraino joan nintzen lehenik, eta gero handik Nantes-eraino. Gero han nire lagunak kotxez jaso ninduen eta, bidaiari elkarrekin jarraitu genion.

Bretañako kosta izugarri edarra iruditu zitzaidan. Herriak txikiak dira eta lur sailak berriz izugarriak. Jendea Frantzia barnekoa baino jatorrago dela esango nuke eta gastronomia berriz gurea bezain ona.

Gomendatzen dizuet, noizbait aukera izan ez gero, bertatik buelta bat egitea.

Hemen azpian ikus dezakezue nik egin nuen ibilbidea. Egun erdian egin daiteke.


Aste Santuko Bidaia map


Utzi iruzkina: