WIFIA ikasgeletan
Azkenaldian
ikasle eta irakasle askoren ahoetan bueltaka ari den gai bat da, Wifia
ikasgeletan bai ala ez?
Sustaturen
blogean irakurri dut gai honen gaineko zerbait, eta interesgarria iruditu
zaidan heinean, blogean nire iritzi pertsonala idazteko gogoa sartu zait. Ni ikaslea
bai naiz, eta beraz badudalako hitza eta botoa.
Wifia
ikasgeletan? BAI. Egokia eta aurrera pauso bat izango litzatekeela iruditzen zait.
Klaseak enfokatzeko modu berri bat. Ordenagailu bat geure lan mahaian
izaterakoan, apunteak zuzenean hartzen ikasiko genuke, eta beraz aparailuarekin
izango genukeen trebezia askoz ere bizkorrago handituko litzateke. Gainera
internetera koneksioak, momentuan behar den edozein erantzun lortzeko aukera
eskainiko liguke.
Pentsatzen
dut irakasleen ikuspuntutik, gai honenganako errespetu handia egongo dela,
batez ere klasean ineterneta erabil dezakeen ikasle gazte bat oso arriskutsua
izan daitekeelako. Jijiijii. Egia da, baina unibertsitatean ikasleak adinez
helduak dira eta beraz, bakoitzaren ardura da klaseak behar bezala hartzea ala
ez. Bestalde, badaude moduak interneteko koneksioa zenbait lekutara (web gune e.a.)
bakarrik bideratzeko. Hala nola liburutegietan eta beste zenbait lekutan egiten
den bezala.
Beraz,
hemendik eskakizun bat egiten dut klaseetan wifia egon dadin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: