Inenarity

zerrat 1456153963084 zerrat | 2008-04-11 15:11

DANEL INENARITY

 

Danel Inenarity otsailaren 21an hitzaldi bat eskaintzera etorri zen. Bertan bere pentsamenduari buruz hitz egin zuen. Informazio askoren laburbiltzea konpetentzia nagusiena dela azpimarratu zuen.

 

Hitzaldia:

 

Ezagutza gizartean dagoen gauzarik konplexuena da. Hori zerbaitegatik da, gizartea eta ezagutzak jendeak tontoa bihurtzen duelako. Gaur egungo arazoa hori da. Duela urte batzuk, gure aiton amonak, jakintsuak ziren, behar zutena bazekitelako eta berak egiten zituzten gauzak lehen eskutatik egiten zituztelako. Beren eskuekin egiten zituzten gauzak eginaz ikasten zuten. Gurera itzulita, bigarren eskuko mundu batetan bizi gara.

 

Gure gizartean tontoa desorientatuta edo nahaspilaturik dagoena da. Gurean informazio ugari dago. Informazio gehiegi dago gure eskuetara eta horregatik gure gizartea gu baino azkarragoa da. Jakin behar duguna baino gehiago dago. Horren arazoa, gauzak erabiltzen dakizkigula baina barrutik nola funtzionatzen duen ez dakigula da. “Los seres humanos estamos llenos de protesis” gizartea objektuaz baliatzen da beren gauzak egiteko adibide zehatzena: jakituria=internet, ibili=kotxe. Beraz, jendea objektuez baliatzen da bizitza errazteko baina ez dakite beren barneko funtzionamendua. Objektuen esklabo bihurtu gera.

 

Lehen jendea trebea zen, gaur adituari kontsultatu behar zaio. Teknika bat, teknikatik aurreztu ahal diguna da nahi duguna. Gauza arraroak alde batera utzi eta gauza errazak nahi ditugu. Hortaz gaur egun gauzak erabiltzen jolasten ikasten da, hau da, objektuak behin eta berriro erabiliaz. Gauza asko daude beraiengan pentsatu nahi ez duguna. Honek denak dakar; jendeak pertsona adituen beharra ez edukitzea baina bai objektu azkarren beharra.

 

Bereizketa batera iristen gera datuak, informazioa eta ezagutzaren artean: hasteko datuak: gauza batzuk behar ditut informazioa ematen didatena. Prozesu bat, analisi bat…behar dute. Bestetik informazioa: forma ordenatu batetan datuen antolakuntza da. Azkenik ezagutza: informazio multzo hori diseinatzea da. Ezagutzaren diseinua beharrezkoena da.

 

Azkenik esan garrantzitsuena informazioa iraztea da. Sinboloen erabilera, gerora datorren lana da. Ezagutza duena ezagutza irazten dakiena da. Horretarako bost puntu nagusi daude:

1 atentzioa kudeatu: gizakiak bi gauzei ezin diogu aditu batera. Errekurtso garrantzitsu bat atentzioa da. Batzuk beren atentzioa kudeatu egin behar dute. Distrakzioarengan gobernatzea da garrantzitsuena.

2 informazioa deuseztatu: gauzak ahazteko gaitasuna edukitzea da. Nahigabetu batek ez ditu gauzak ahazten horregatik pasatzen du gaizki. Gizakiena gauzak ahazten dituena da. Gauza guztietaz akordatuko bagina ez genuke ikasiko. Borradore bat eduki gabe ezin zera bizi.

3 zure buruarekin pentsatu: “ez dut ulertzen” esatera atrebitzen den pertsona da. Eta bere baitan informazioa bilatzen duena da.

4 kooperatu: ongi egituratuta dagoen kooperazio batek gauzak sinplifikatzeko balio digu. Konplexutasuna murrizteko kooperatu egin behar da.

5 xehea izatea: gizartean nukleoa emateko gai dena. Sintesia egiten duena. Definizioa batekin ausartzen dena.  Merkatuak eta jendeak xalotasuna bilatzen du.

 

 Sintesia:

 

Daniel Inenarity pila bat pertsonen aurrean eseri zen areto nagusian eta bere pentsamenduetaz hitz egiten hasi zen. Hasiera batetan derrigortua sentitu nintzen bere hitzaldira joan behar ginelako nahita nahiez. Baina hitzaldia hasi zenerako, hitzaldi barruan murgildurik nintzen. Bere pentsamenduak esplikatu zizkigun gaur egungo informazio kopuru handia eta jakituria askoren behar ezari buruz.

 

Argudiatzen oso trebea iruditu zitzaidan. Bere hitzaldiko gauza asko bizitzan beharrezkoak eta egiazkoak direnak esan zizkigun. Munduan dagoen informazio ugariaren irazteari buruz hasi zenean gustura entzun nion. Batez ere esandakoarekin ados nengoelako.

 

 Zentzuzko gauzak esaten hasi zen eta gure mundua nola errazten dituen gauzak ere esplikatu zigun. Gaur egungo jendea beste gauza askotaz baliatzen da nahiz eta beren barneko funtzionamenduari buruz ez ezer jakin. Gauza horiek denak egia dira, zeren eta, pertsona bati ordenagailua hautsi egiten zaionean ez daki zer egin eta jakitunarengana bultzatuak izaten dira. Hori gertatzen da jendeak dena eskura lortzen dugulako eta makinaria ikasten ez dugulako. Hor arrazoi guztia dauka.

 

Sintesi jeneral bat egin beharko banu. Daniel guztiz bideratua dagoen pentsalari bat dela uste dut eta bere buruan duen pentsamenduak arrazoiez beteriko pentsamenduak direla aipatu nahiko nuke.


Utzi iruzkina: