Daniel Innerarity

blaialai 1456131703249 Blaialai | 2008-04-17 23:48

innerarity

Pasa den osteguna hilaren 21ean, Daniel Innerarity filosofo eta idazlea, gehiegizko informazioaren gestioari buruzko hitzaldia ematera etorri zen unibertsitatera.

Galdera batekin hasi zuen hizketaldia; nola biziraun ezagutzaren gizartean? Egun, informazio gehiegi daukagu esku artean eta horrek lelo bihurtzen gaitu. Hainbeste gauza jakinda, nahastu egiten gara.

Aiton-amonek bere kabuz ikasten zituzten gauzak eta ez norbaitek esanda. Jakin ahal zutena eta zekitena bat egiten zuen. Orain, ordea, ez du bat egiten. Menpeko erabiltzaileak gara eta gure gizartea gu baino argiagoa da. Publizitatearekin, zabor-postarekin eta abar bukatu behar dugu, hauek nahastu egiten baitigute. Jakin beharrekoa zer den jakin behar dugu, bestelakoa soberan dago.

 Garrantzitsua da datu, informazio eta ezagutzen artean bereiztea. Datuak, errealitatearen ikuspegi zehatz bati buruzko elementuak dira. Informazioa datuen antolaketa zehatzari deritzo. Eta ezagutzak nolabait ikasi ditugun gauzak dira.

 Hitzaldia amaierara heltzen zihoanean, gehiegizko informazioagandik defendatzeko aholkuak eman zituen:  arretaren gestioa, informazioaren deuseztapena, bakoitza bere kabuz pentsatzea, kooperatu, xehea izanā€¦

Innerarityren ustez, bakoitzak bere kabuz pentsatu behar du. Bakoitzak bere ideia propioak eduki behar ditu. Garrantzitsua dena eta ez dena aukeratu behar du.

 Aipatzeko da ordenagailuaren eta pertsonen artean egin zuen konparaketa. Ahanzmenduan bereizten dira bata bestearengandik. Ordenagailuak ezer ez ahazteko diseinatuak daude. Pertsonen kasuan berriz, gauzarik gizatiarrena gauzez ahaztea da.

 Bukatzeko, filosofo eta idazleak, informazioaren deuseztapen egokiari buruz jardun zuen. Bere ustez, hortxe egongo litzateke koska. Izugarrizko aurrerapausoa izango litzake.

 Iruzkina:

Oso gauza interesanteak entzun nituen Daniel Innerarityren hitzaldian. Egia da, egun informazioa alde guztietatik datorkigula, garrantzia eduki ala ez. Ondorioz, nahastu egiten gara eta ez dakigu zer den benetan dakiguna. Lelo bihurtzen gara gehiegizko informazioaren aurrean. Zeren eta, Innerarityk esan zuen moduan, leloa ez da ez dakiena, nahastuta dagoena baizik. Eta gu zeharo nahastuak gaude.

 Hala ere, nire ustez, zenbat eta informazio gutxiago izan hobeto izango litzateke. Honen adibiderik garbiena gure aiton-amonak dira. Beraiek ez zuten gaur egun dugun informazioaren erdia ere ez, eta oso pertsona argiak direla uste dut. Bizitzak erakutsi dizkie gauza guztiak eta ez liburuek, ikastolek, pelikulekā€¦ Egun, adibidez, drogei buruzko informazio asko daukagu baina jende asko da hauekin jolasten duena. Beraz,informazioa eduki edo ez berdin zaigu.

Ordenagailu eta gizakiaren arteko konparaketarekin bat nator. Gizakiok ahazteko trebetasuna daukagu. Hau, ona eta txarra izan daiteke aldi berean. Askotan ahaztu nahi ditugun gauzak behin eta berriz daude gure buruan bueltaka eta ahaztu nahi ez ditugunak joan egiten zaizkigu.

 

 


Utzi iruzkina: