Zuregatik, Iosu! Apirilaren 17an, Ikus-Entzunezko Komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren atzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere, Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zai...
Aste honetan izan da Huhezinema jaialdia Huhezin, zer gertatu den jakin nahi izanez gero... ikusi podcast-a boomp3.com
Lehenbiziko begiratuan nabaritu nion parte txarrekoa zela. Irrifarre zabala zuen, hortz guztiak agerian geratzen diren irrifar artifizial horietakoa. Gabardina luze batek, bere gorpu zurbil, argal eta nardagarria estaltzen zuen. Eta kapela batek bere ile zuri eta ahula ezkutatzen zuen. Gugana hurbildu zenean nire iragarpenak forma osoa hartu zuen. Urrunean zegoenean inpresio txarra hartzen banion, gugana hurbildu zenean sentsazio txarra beldur bilakatu zen. Gizon hari estolderietatik dabiltzan arratoien antzeko kiratsa zerion. Urrunetik gizon elegantearen itxura zuen. Baina zenb...
Laugarren aldiz jokatu zuen atzo Baskoniak Euroliga bateko “Final Four”-a. Sekula baino norgehiagoka hobea jokatu zuen talde gasteiztarrak, baina CSKA Mosku-ren 60 milioi-ko aurrekontuak bakoitza bere lekuan utzi zuen partida amaieran. Talde arabarrak hasiera zoragarrai egin zuen; aurkarien joko ausartari defensa gogorra jarriz, eta erasoan gauzak behar bezala eginez. Baina minutuak aurrera egin zuten einean, Baskoniak behera eign zuen, eta CSKA-k gora. Dena den giro bikaina egon zen Madril aldetik. Bertara hurbildu ziren 2.000 gasteiztarrak esku hutsik datoz berriro ere Gasteiz aldera, bai...
Oraindik ere Internet hitza esaten digutenean, askok buruan marrazten dugu "e" hizki urdin bat, eta inguruan eraztun hori bat. Baina hori aldatzen doa, eta nola gainera! Internet Explorer-ek ireki zion mundu guztiari Internet-era sartzeko bidea, eta hori oso txalogarria da, baina azken urteetan zibernautek sentimendu ezkor bat dute IExplorer-en inguruan; zaharkitua geratu da. Mozilla (edo gaur egun Firefox), bigarren bide bezala ikusten zen hasieran, baina gaur egun alternatiba serio bezala hartzen da; ezin dugu esan Internet Explorer-en egunak bukatzera dihoaztenik, baina Firefox-ek izan d...
Atzo gauean hizketaldi interesgarria izan nuen lagunekin. Berriro ere janariaz aritu ginen, zehatzago esateko otartekoei buruz. Futbolera eramateko, bazkaltzeko, afaltzeko, mendira zoazenean eramateko... Gauza merkea, eta beti desberdina. Otartekoek ez dute inor aspertzen. Hori bai, monotonian ez erortzea komeni da. Horri irtenbidea ipintzeko heltzen da post hau. Atzora arte uste nuen nik egiten nituen otartekoak oso arruntak zirela, baina nire lagunei hain arraro egin zitzaiela kontutan hartuta, berton zerrenda bat idaztea otu zait. 1-. Haragi xerra eta "pate"-a 2-. Jamoi ...
Txirrindularitzaz ulertzen duen edonork daki zer den “Quebrantahuesos”. Zer den ez dakienak, putre baten arraza zehatz bat dela esango du. Baina “Quebrantahuesos” afizionatu mailan dagoen Europako txirrindularitza martxarik garrantzitsuena da. Aragoin kokatzen da froga hau, Sabiñanigo herrian hasten da eta azken ekitaldian 9.000 parte-hartzaile baino gehiago jaso zituen. 190 kilometroko ibilbidea egin behar da Aragoiko Pirinioetan zehar, eta zailtasun asko pasa behar izaten dira. Baina ze desberdintasun dago lasterketa arrunt eta martxa baten artean? Lasterketak konpetizioa b...
Gaurkoan, niretzako Interneten dauden 5 blogik interesgarrienetakoak erantsiko ditut. Kirola, zinema, teknologia eta sukaldea. Bai, aniztasuna positiboa dela deritzot... Baskonia Saskibaloiaren jarraitzaile amorratua naizenez, eta nire taldea Gasteizko Baskonia denez, blog hori ezagutzea ezinbestekoa da. Jarraitzaileen artean oso blog erreferentziala da. Oso gutxik dakite nor den blog hori idazten duena, baina sekulako egiazkotasuna lortu du. Berak emandako azalpenak oso argiak izaten dira; eta etorkizunera begira egiten dituen adierazpenak ia beti betetzen dira. Hori gutxi b...
Bueno, ba nire oporren zati handi handi bat lanean eman dut. Gara-n nabil praktiketan eta hortxe mapan erakusten dut non daukan Gara-k Gasteizko erredakzioa: tagzaniapasteLantokia map Baina denbora librea ere izan dut (ez larregi baina bueno). Egun horietan nire herrira joatkeo aprobetxatu nuen; Lekeitiora. Hona hemen Gasteiztik Lekeitiora egin behar den ibilbidea tagzaniapasteGateiz-Lekeitio map
Ez naiz ni hasiko orain Interneten indarra ezbaian jartzen, eta are gutxiago Interneten indarraz gutxiesten. Patxitrapero, Interneten boterearen beste eredu bat da. Patxi Iraeta ezkutatzen da Patxitrapero blogaren atzean. Inork gutxi daki zein den bere benetako izena, baina hortxe dago Interneten magia. Patxitrapero bloga oso ezaguna da; Bernardo Atxagak ere "egunero irakurtzen du bloga gosaltzen ari dela". Hori dauka Internetek. Norbere etxetik, ohiartzun handiko gauzak egin daitezkela. Ez al da magikoa gizartearen parte handi baten gain eragina duen zerbait sortzea, ordenagailu batek...