Itxurakeriak zer diren!
Lehenbiziko begiratuan nabaritu nion parte txarrekoa zela. Irrifarre zabala zuen, hortz guztiak agerian geratzen diren irrifar artifizial horietakoa. Gabardina luze batek, bere gorpu zurbil, argal eta nardagarria estaltzen zuen. Eta kapela batek bere ile zuri eta ahula ezkutatzen zuen. Gugana hurbildu zenean nire iragarpenak forma osoa hartu zuen. Urrunean zegoenean inpresio txarra hartzen banion, gugana hurbildu zenean sentsazio txarra beldur bilakatu zen. Gizon hari estolderietatik dabiltzan arratoien antzeko kiratsa zerion. Urrunetik gizon elegantearen itxura zuen. Baina zenbat eta gertuago izan are eta nazkagarriagoa zen. Eta irrifarrera ere; ongi fijatuz gero, gezurretakoa zen. Pintura txuriarekin estali zituen hagin ustel eta erdoilduak.
Baina nire ingurura begiratu dut eta inor ez da konturatu nik esandako gauzez. Jendeak txaloartean jaso du. “Biba” eta “yuju” ohiuekin laudorio etengabeak jaurti dizkiote. Buelta eman dut, eta esan diet erratuta daudela. Itxurakeria baino ez dela ikusten dutena. Baina berandu da. Pozoinak efektua egin du. Gizon harek aspaldi promesa asko egin zituen, eta bat bera ere ez du bete. Ez al dira nire ingurukoak konturatzen? Gezurra da! Fartsa bat da! Berriro ere gezur berdina saltzera dator! Baina esanda bezala, jendea itsututa dago; existentzia fisikorik (ez metafisikorik) ez duen esperantzak itsutu egin ditu. Gauza bat ilusioekin bizitzea da, eta hori ongi dago. Baina ezin dugu utzi “iluso perpetuo” bihur gaitzaten.
Bakoitzak bete ditzala ametsak bere kontura; inork emango dizkiola pentsatu gabe!
Zeuek jarri izena gizon horri…
Iruzkinak
Utzi iruzkina: