PATXITRAPERO
Ez naiz ni hasiko orain Interneten indarra ezbaian jartzen, eta are gutxiago Interneten indarraz gutxiesten. Patxitrapero, Interneten boterearen beste eredu bat da.
Patxi Iraeta ezkutatzen da Patxitrapero blogaren atzean. Inork gutxi daki zein den bere benetako izena, baina hortxe dago Interneten magia. Patxitrapero bloga oso ezaguna da; Bernardo Atxagak ere "egunero irakurtzen du bloga gosaltzen ari dela". Hori dauka Internetek. Norbere etxetik, ohiartzun handiko gauzak egin daitezkela. Ez al da magikoa gizartearen parte handi baten gain eragina duen zerbait sortzea, ordenagailu batekin?
Blogen arrakasatren beste giltza anonimotasuna da. Patxi Iraetak, bere bloga hain ezagun bihurtu zenetik, anonimotasunaren parte handi bat galdu egin du, baina horrek ez dio ekiditen hasieratik jarraitutako bide berdinari jarraitzea.
Azken finean bloga gauza pertsonala da; bloga bakoitza desberdina da. Berdin da blog bat idazle famatu batena izan, edo pertsona ezezagun batena. Aukera zabala dago; umorea, informazioa, kirol konkrtu bati buruzko bloga. Guzti honekin irabazle nabari bat dago; internauta. Ezinezkoa da blog guztiak kontrolatuta izatea; horregatik askotan internautak ez daki zeintzuk diren existitzen diren blogak. Hori dela eta geratzen zaigun irtenbidea gure interesak asetuko dituen blogak bilatzea da. Hortik aurrera hiru aukera ditugu: idatzi, irakurri edo idatzi eta irakurri.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: