OTARTEKOAK
Atzo gauean hizketaldi interesgarria izan nuen lagunekin. Berriro ere janariaz aritu ginen, zehatzago esateko otartekoei buruz. Futbolera eramateko, bazkaltzeko, afaltzeko, mendira zoazenean eramateko... Gauza merkea, eta beti desberdina. Otartekoek ez dute inor aspertzen. Hori bai, monotonian ez erortzea komeni da. Horri irtenbidea ipintzeko heltzen da post hau. Atzora arte uste nuen nik egiten nituen otartekoak oso arruntak zirela, baina nire lagunei hain arraro egin zitzaiela kontutan hartuta, berton zerrenda bat idaztea otu zait.
1-. Haragi xerra eta "pate"-a
2-. Jamoi egosia, intxaurrak, gazta eta artoa
3-. Atuna, oilasko bularkia, patata frijituak eta mahonesa
4-. Sardinak, tomate saltsa, eta azeitunak
5-. Patata-tortilla, txaka, azenario birrindua eta mahonesa
6-. Oilaskoa, letxuga, gazta eta arrautza egosia
7-. Lebatza, txaka, gazta eta ali-oli saltsa
8-. Txipiroiak (frijituta), jamoi naturala eta salsa rosa pixkat.
9-. Odolesta, piperrak eta gazta
10-. Arraina, txaka, mahonesa eta perretxikoak.
Hori da nire otartekoen "TOP 10"-a. Batzuk arraroak egin zaizkizue, baina zin dagizuet batek ere ez didala heriotza ekarri. Beraz ez dezala inork esan janariarekin aspertu egin denik. Gaurtik aurrera egiten dituzuen otarteko denak desberdinak izan daitezela!
Ah!!! Ideia eta aportazio berriak ere eskertzen dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: