Kategoria: otartekoak
Atzo gauean hizketaldi interesgarria izan nuen lagunekin. Berriro ere janariaz aritu ginen, zehatzago esateko otartekoei buruz. Futbolera eramateko, bazkaltzeko, afaltzeko, mendira zoazenean eramateko... Gauza merkea, eta beti desberdina. Otartekoek ez dute inor aspertzen. Hori bai, monotonian ez erortzea komeni da. Horri irtenbidea ipintzeko heltzen da post hau. Atzora arte uste nuen nik egiten nituen otartekoak oso arruntak zirela, baina nire lagunei hain arraro egin zitzaiela kontutan hartuta, berton zerrenda bat idaztea otu zait. 1-. Haragi xerra eta "pate"-a 2-. Jamoi ...