Kategoria: ogia
Udaz geroztik ogi gutxiago erosten dut. Ez dakit benetan loditzea kezkatzen duen ala ez baina nire bikoteak gutxiago jatea erabaki du. Horregatik ez du ogitartekorik lantegira eramaten. Hasieran, bakarrik fruitua eramaten hasi zen, beste langile batzuek egiten zuten modu berean. Baina lanean gose denez, fruituz gain opilak eramaten ditu. Orduan? Nire auzoko okinak galdetu zidan zergatik ogi gutxiago erosten nuen. Ez du ulertzen zergatik jendeak pentsatzen duen ogia ez dela ona edo ogiak loditzen duela. Beti esaten dit gauza bera: “Hori gezurra da”. Eta nik uste dut arrazoi daukala. ...
Atzo gauean hizketaldi interesgarria izan nuen lagunekin. Berriro ere janariaz aritu ginen, zehatzago esateko otartekoei buruz. Futbolera eramateko, bazkaltzeko, afaltzeko, mendira zoazenean eramateko... Gauza merkea, eta beti desberdina. Otartekoek ez dute inor aspertzen. Hori bai, monotonian ez erortzea komeni da. Horri irtenbidea ipintzeko heltzen da post hau. Atzora arte uste nuen nik egiten nituen otartekoak oso arruntak zirela, baina nire lagunei hain arraro egin zitzaiela kontutan hartuta, berton zerrenda bat idaztea otu zait. 1-. Haragi xerra eta "pate"-a 2-. Jamoi ...