Euskadiko Ogiaren Lagunok
Udaz geroztik ogi gutxiago erosten dut.
Ez dakit benetan loditzea kezkatzen duen ala ez baina nire bikoteak gutxiago jatea erabaki du. Horregatik ez du ogitartekorik lantegira eramaten. Hasieran, bakarrik fruitua eramaten hasi zen, beste langile batzuek egiten zuten modu berean.
Baina lanean gose denez, fruituz gain opilak eramaten ditu. Orduan?
Nire auzoko okinak galdetu zidan zergatik ogi gutxiago erosten nuen. Ez du ulertzen zergatik jendeak pentsatzen duen ogia ez dela ona edo ogiak loditzen duela. Beti esaten dit gauza bera: “Hori gezurra da”.
Eta nik uste dut arrazoi daukala.
Aste honetan Arabako okinak haien patroia ospatu dute, San Honorato.
Ospakizunean langile hauek talde berri bat sortu dute:
Euskadiko Ogiaren Lagunok. Sendagileek, okinek eta kirolariek parte hartu dute. Adibidez, Iker Flores, bizikletari ospetsu bat, gogoratzen zuen lehiaketan parte hartzen zuenean eguneroko dietan beti ogia zegoela.
Datu bat: Txagorritxu ospitaleak urtarrilaren batean jaio ziren haurrei ogi bat oparitu du urte honetako egunero.
Zalantzak: (Laguntza behar dut)
Nola esaten da euskaraz:
--No sé si le preocupa engordar:
Ez dakit loditzea kezkatzen duen ala ez.
--El pan engorda:
Ogiak loditzen du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: