Kategoria: ideiak
Amak ez zidan yutuber izaten uzten, orduan blogalari izatea pentsatu nuen, ze erremedio! Zergatik yutuber? Yutuberi engantxatuta nengoelako eta bideoak igotzea dibertigarria iruditzen zitzaidalako. Oraindik ez dakit bloga zeri buruzkoa izango den. Iruzkinetan ideiak eman, mesedez. Ideiak baditut bai, baina zuen laguntza behar dut ideia batzuentzako. Hona hemen ideia batzuk: nire zaletasunak, musika, berriak, txisteak?... Iruzkinetan esan bai ala ez txisteen ideia.
Bazen garaia! Ekainean idatzi nuen blog honetako azken posta. Azterketak amaitzear nengoela proiektu honi heltzeko beharrezko indarrak nituela pentsatu nuen baina azterketekin bukatzean gauza aldatu zen. Etxe aldaketa, bidaiak, jaiak eta Gasteizko errutina maite horretara bueltatzean gauzak ikuspegia aldatu nuen. Uda, kaleak berreskuratzeko une aproposena; neguan kalea maite arren. Eta eguzki izpiekin beste proiektu batzuei heldu nien. Iritsi da ordea, Hijosdelangelgorriari ekiteko unea beraz, orain bai, banator bueltan. Atzerrian gertatuko bizipenei zenbait post ematea pentsatu dut...
Atzo gauean hizketaldi interesgarria izan nuen lagunekin. Berriro ere janariaz aritu ginen, zehatzago esateko otartekoei buruz. Futbolera eramateko, bazkaltzeko, afaltzeko, mendira zoazenean eramateko... Gauza merkea, eta beti desberdina. Otartekoek ez dute inor aspertzen. Hori bai, monotonian ez erortzea komeni da. Horri irtenbidea ipintzeko heltzen da post hau. Atzora arte uste nuen nik egiten nituen otartekoak oso arruntak zirela, baina nire lagunei hain arraro egin zitzaiela kontutan hartuta, berton zerrenda bat idaztea otu zait. 1-. Haragi xerra eta "pate"-a 2-. Jamoi ...
Merezi duen zerbait irakurri edo burura etorri eta zuekin konpartitzea nahi dudanean bakarrik idazten dut hemen. Baina egia esan, azkenaldian ez daukat merezi duen ezer. Azken hilabeteak mundutik at bizi izan naizenaren sentimendua daukat. Buruan gauza asko, baina niri, nire lankide eta gure bezeroei bakarrik axola zaizkigunak. Azken finean, informazio eta sentsazioak eremu mugatu batetik badatoz, gure sentipenak ere mugatuak dira, pertsona bera mugatzen da. Beste errealitate batzuk ezagutzeak mugak gainditzen laguntzen digu, norberaren mikromunduaren mugak. Irakurri, bidaiatu, telebista ik...
Ez da ongi irakurtzen baina ideia batzuk ditugu, pertsonalki egiteko: Txiklea beti paperean bilduta bota Zaborrak beti zakarrontzira bota Modari eta propagandari kasu gutxiago egin Hondakin gutxien uzten dituzten gauzak erosi Eta eskolarako beste ideia batzuk: Papera bi aldetatik erabili Birziklatutako paper gehiago erabili Klarionarekin ez jolastu Mokoak kentzeko etxetik ohialezko zapiak ekarri Eta Udalak egiteko beste ideia batzuk ditugu...