Munibe LH ikastolakoak Loiolan, Aste Santuko oporren aurretik egindako txangoan.
Gaur Alkateari aurkeztu dizkiogu Agenda 21 proiektuan landu ditugun gaiak. Oso harrera ona eman digu Alkateak. Ea kasu egiten diguten. Hasieran apur bat urduri geunden... Baina gero lasaitu egin gara eta oso gustora egon gara Udaletxeko Areto nagusian. Munibe LH ikastolako ikasleak Azkotian Agenda 21 martxan ipintzeko lanean gabiltza Azkoitiko beste eskolekin batera.
Agenda 21 barruan, gaur eskolarteko Foroan egon gara. Foroa gazte informazio bulegoan egin da. Floreagakoekin batera aritu gara. Oso ondo pasatu dugu, eta datorren astean Alkateari udaletxean esan behar dioguna prestatzen aritu gara
Ez da ongi irakurtzen baina ideia batzuk ditugu, pertsonalki egiteko: Txiklea beti paperean bilduta bota Zaborrak beti zakarrontzira bota Modari eta propagandari kasu gutxiago egin Hondakin gutxien uzten dituzten gauzak erosi Eta eskolarako beste ideia batzuk: Papera bi aldetatik erabili Birziklatutako paper gehiago erabili Klarionarekin ez jolastu Mokoak kentzeko etxetik ohialezko zapiak ekarri Eta Udalak egiteko beste ideia batzuk ditugu...
Bai goxoa hamaiketakoa!!! Oso gustora jaten dugu baina, aztertu al dugu inoiz zer jaten dugun? eta jan ondoren zein hondakin sortzen dugun? zer egiten dugu hondakin horiekin? eta nola gelditzen da patioa jolasgaraia ondoren?
Kaixo, hau Xabier Munibe ikastolako Agenda 21aren bloga da. Lehen hezkuntzako lehen eta bigarren mailek parte hartzen dugu. Gu bigarren mailako ikasleak gara eta aurten kontsumoa eta beste gai batzuk landu ditugu.