Kategoria: zuregatik
Zuregatik, Iosu! Apirilaren 17an, Ikus-Entzunezko Komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren atzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere, Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zai...