QUEBRANTAHUESOS
Txirrindularitzaz ulertzen duen edonork daki zer den “Quebrantahuesos”. Zer den ez dakienak, putre baten arraza zehatz bat dela esango du. Baina “Quebrantahuesos” afizionatu mailan dagoen Europako txirrindularitza martxarik garrantzitsuena da.
Aragoin kokatzen da froga hau, Sabiñanigo herrian hasten da eta azken ekitaldian 9.000 parte-hartzaile baino gehiago jaso zituen. 190 kilometroko ibilbidea egin behar da Aragoiko Pirinioetan zehar, eta zailtasun asko pasa behar izaten dira.
Baina ze desberdintasun dago lasterketa arrunt eta martxa baten artean? Lasterketak konpetizioa bultzatzen du eta irabazleak eta galtzaileak daude. Martxetan, ordea, ez dago sekula irabazlerik. Martxek kiroltasuna sustatzen dute; bakoitzak bere buruaren aurka egiten du borrokan, albokoak alde batera utziz. Bakoitza bere erritmora doa; batzuk 7 ordu ematen dituzte bizikleta gainean 200 kilometroak egiteko; eta beste batzuk lasai hartzen dute froga eta 11 edo 12 ordu eman ditzakete bizikleta gainean.
Nire bizitzan ditudan ilusioetako bat da ”Quebrantahuesos”-en parte-hartzea. Baina hasieran adinik ez nuelako, gero belauneko lesio bat izan nuelako, eta azken bi urteetan lana egin bhar izan dudalako ezin izan dut sekula bertara joateko aukerarik izan.
”Quebrantahuesos” frogak prestakuntza fisiko izugarria eskatzen du, ibilbideak dituen 190 kilometorak mendate gogor askorekin ornituta daudelako; Somport, Portalet eta Marie Blanque besteak beste.
Quebrantahuesos txirrindularitzaren jaialdi bat da. Sekulako giroa egoten da bertan. Euskaldunak ere asko joaten dira Sabiñanigo aldera. Horietatik batzuk txirrindan aritzera joaten dira, eta beste batzuk txirrindan dabiltzanak animatzera edo jaiaz gozatzera, bertan kontzertuak, txoznak eta ekitaldi esko egoten direlako.
Hona hemen ibilbidearen mapa, puntuak markatuta:
quebrantahuesos - Tagzania
Iruzkinak
Utzi iruzkina: