Zein era polita, blog honen lehen sarrera etxeko, edota euskal herriko txirrindulari baten garaipenarekin hasiera ematea. halaxe da bai, Jon Izagirre Insaustik, eguneko ihesaldia harrapatu ostean, azken maldetan gora iheskideei agur esan eta bakar bakarrik helmugaratu da. Bere ibilbide profesionaleko bigarren garaipena da berau, orain gutxi Asturiasko itzulian erlojuaren aurkakoan Beñat Intxausti menderatu ostean lorturikoarekin batera. Aipagarria da mutil honek erakutsi duen ibilbidea eta ahala azken hilabeteotan. aurten igo den mutil honek zerbait berezia zuela esan zidan nire laguna den ...


Ni, gragario

getag 1456133226747 G&G | 2010-01-05 18:44

Ni, gregario bat naiz, gregario bat izan naiz beti. Badakizue, txirrindularitzan zeri esaten zaion gregario: taldeko kide apal eta langilea, liderrarentzako eta taldearentzako etengabe ibili ohi den horietakoa. Gregarioak taldearen estrategiak gauzatzeko ezinbestekoak dira, liderren garaipenei behar-beharrezko ekarpena egiten diete, beti gora eta behera: “hoa liderraren aurretik, haizea kentzeko”, “eskapa hadi, kontrarioa hiri jarraitzen nekatu dadin”, “eutsiok beste taldeko horri, ez utzi joaten”, “eramaiok botila hau aurrean dihoan liderrari” edota “hoa atzera eta karreatu ezak lid...


                   EUSKAL HERRIKO ITZULIA 2009 2009. urteko aurreneko lehiaketa irabazi nahi duenak, aurreneko multzoan fin ibili beharko du txirrindulariak hautatzerako garaian. Bertatik lau gizon aukeratu behar direla kontuan izanda, garailea eta honek gertuen izango dituenak asmatzea ia ezinbestekoa izango da gainera. Baina honezkero partaideek soberan dakitena esaten gehiegi luzatu gabe, joan gaitezen harira, hots, multzoa osatzen duten txirrindulariak aztertzera. -    Alberto...


Zubietako txirrindulariek kristoren martxa hartu dute eta honatx fruituak:txirrindulari elkarte formala sortu behar dute (lehendakari, Mikel Aranburu; diruzain, Itziar Basterrika; idazkari, Garbiñe Zaldua; bokal, Joxe Mari Zubimendi eta Santi Eizagirre).hileko lehen igandeetan txirrindulari irteerak egingo dituzte. Hurrengoa, martxoaren 1ean, 08:30ean, Zubieta-Elduain-Zubieta.martxoaren 29an Bilbao-Bilbao klasiko zikloturistara joango dira.eta apirilaren 19rako, berriz, txirrindularitza desafiyo herrikoia (Amarotz-Errazkin) prestatzen ari dira (adi, datorren astean berri gehiago).Eutsi goiari!


Otsailaren 1ean Zubietako txirrindulariek Zubietako maillotak jantzi eta argazki "ofiziala" aterako dute. Eta horren ondoren, 14:00etan, Joko-Garbi elkartean  bazkaria egingo dute. Animatu eta eman izena lehenbailehen (urtarrilaren 20a baino lehen) Eñaut Zuriarraini abisatuta (678453148, o.zuloaga@euskalnet.net).Bazkaria baino lehen, hori bai, 2009ko 2. irteera egingo dute eta Zubieta-Arano-Zubieta ibilbidea egingo dute. Ibilbide motzagoa egiteko aukera ere egongo da. Animo, parte hartu!


Zubietako txirrindulariek antolatu dituzte jada 2009ko lehen bi irteerak. Oraingoz, hileko lehen igandero egin nahi dituzte bizikleta irteerak eta irteera horietan ibilbide luzeak edo motzagoak egongo dira aukeran.Lehen irteera, urtarrilaren 11n, igandea, izango da eta hau da proposatutako ibilbidea: Zubieta-Orio-Aia-Andazarrate-Andoain-Zubieta.Ibilbide horrek 52 bat kilometro ditu baina nahi duenak Alkizarako luzapena ere egin lezake. Txirrindulariak Zubietako plazan 08:30ean elkartu eta 08:35ean abiatuko dira. Animatu zu ere!Bigarren irteera, berriz, otsailaren 1ean izango da: Zubieta-Ara...


Hernani-Goizueta desafiyuan adostutakoaren arabera, Zubietako txirrindulariek azaroaren 16rako zuten taldearen lehen txangorako hitzordua baina Joko-Garbi elkartean ezohiko batzar nagusia dutenez (emakumeen bazkidetza onartu edo ez erabakitzekoa) txangoaren eguna aldatzea erabaki dugu.Beraz, honatx hitzordu berria:Noiz: larunbatean, azaroak 15, 08:30ean plazan.Ibilbidea: Zubieta-Zaldibia-Larraitz-Amezketa-ZubietaDistantzia: 82 km., ggb.Iraupena: 3,5 ordu, ggb.


Zatozte gaur, asteartea, edo ostiralean arratsaldeko 7etan frontoi atzeko lokalera enkargatu beharreko maillot eta kuloteen neurriak probatu eta aukeratzera (ezin baduzue, hots egin Denisi 658721427 telefonora). Ez ahaztu ostiralerako egin behar direla eskaerak (arropa motak eta prezioak, hemen).Bestalde, jakizue atzo Zubieta Lantzeneko Batzordeak maillotak estanpatzeko plantxak finantzatzea erabaki zuela. Beraz, Zubietak badu jada herriko kirolarientzako "marka"; izan ere, gogoan izan aukeratu dugun diseinu honekin aukera dagoela korrikalari, triatoilari edo bestelako kirolarientzako arrop...


Ostiralean herriko txirrindulariek egindako bileran aukeratu zuten jada zein izango den bizikletarako zubietarron uniformea. Egin klik irudiko zerrendan eta arropa mota bakoitzaren prezioak ikusiko dituzue. Oharrak: tiranterik gabeko kuloteek 5 € gutxiago, gelezko badanekin 6 € gehiago, lycra “ona” 2 € gehiago, mangitoak 10 € eta pernerak 17€. Eñaut astean zehar saiatuko da mailloten taila guztiak Zubietara ekartzen eta interesa duzuen guztiok, di-da, ostiralerako arropak probatu, aukeratu eta eskaera egin beharko duzue; jo ezazue Olatz-Eñautengana (696970368) edo Denisengana (65872142...


Igandean jokatu zen historian lehen aldiz Zubieta Gold Race klasikoa Hernani eta Goizueta artean. Txirrindulariak, ugari (33), eta jarraitzaile andana. Iristen lehena, Mikel Aranburu aginar erdi-zubietartua. Eta talde irabazlea, Olatz, Xanti, Axier eta Ikerrena.Honatx sailkapena: 1-Mikel A 47'; 2-Eñaut 1'45''ra; 3-Xabier Zudaire d.b.; 4- Mikel Del Puerto d.b.; 5-Xanti 3'ra; 6-Itxaso 3'10''ra; 7-Mikel Berasategi 3'15''ra; 8-Iñigo 3'25''ra; 9-Denis 3'55''ra; 10-Axier d.b.; 11-Jon L d.b.; 12-Joxemi 5'45''ra; 13-Karmele 7'ra; 14-Nekane Eizagirre d.b.;15-Olatz d.b.; 16-Iker 8'5''ra; 17-Joxemai 8...


QUEBRANTAHUESOS

zabaldegia 1456153808323 zabaldegia | 2008-04-18 00:03

Txirrindularitzaz ulertzen duen edonork daki zer den “Quebrantahuesos”. Zer den ez dakienak, putre baten arraza zehatz bat dela esango du. Baina “Quebrantahuesos” afizionatu mailan dagoen Europako txirrindularitza martxarik garrantzitsuena da.   Aragoin kokatzen da froga hau, Sabiñanigo herrian hasten da eta azken ekitaldian 9.000 parte-hartzaile baino gehiago jaso zituen. 190 kilometroko ibilbidea egin behar da Aragoiko Pirinioetan zehar, eta zailtasun asko pasa behar izaten dira.   Baina ze desberdintasun dago lasterketa arrunt eta martxa baten artean? Lasterketak konpetizioa b...


5 blog interesgarri!!!

2
zabaldegia 1456153808323 zabaldegia | 2008-04-17 11:10

Gaurkoan, niretzako Interneten dauden 5 blogik interesgarrienetakoak erantsiko ditut. Kirola, zinema, teknologia eta sukaldea. Bai, aniztasuna positiboa dela deritzot...   Baskonia Saskibaloiaren jarraitzaile amorratua naizenez, eta nire taldea Gasteizko Baskonia denez, blog hori ezagutzea ezinbestekoa da. Jarraitzaileen artean oso blog erreferentziala da. Oso gutxik dakite nor den blog hori idazten duena, baina sekulako egiazkotasuna lortu du. Berak emandako azalpenak oso argiak izaten dira; eta etorkizunera begira egiten dituen adierazpenak ia beti betetzen dira. Hori gutxi b...


Samuel Sanchez (1978, Espainia) eta Euskaltel-Euskadi ados jarri dira eta aurrenak 2010. urtera arte luzatu du kontratua (aurtengo urtearen bukaerara artekoa zeukan lehen). Taldean segitzeko arrazoiak "kirolekoak eta pertsonalak" izan direla esan du Sanchezek, ez ekonomikoak. 2000an egin zuen debuta profesionetan, Euskadi taldean bertan, eta beti ekipo berean aritu da harrezkero. Azken aldian, besteak beste, Espainiako Vueltan bost etapa irabazi ditu -iaz hirugarren bukatu zuen sailkapen nagusian-, Euskal Herriko Itzuliko hiru etapa eta Zuricheko Klasikoa; 2006an UCI-Pro Tourrean bigarren ...


Joseba Beloki 35 urteko lazkaotarra, txirrindularitza utziko duela iragarri du.Asken urtean talderik ez zuenez, pasa den urtean ezin izan zen lehiatu. Erretiratu egingo dela iragarri du orain Gazteizen. Joseba Belokik txirrindularitza utziko duela esan du, Gasteizen egin duen agerraldi batean. Bi urtez ez du talderik izan txirrindulari gasteiztarrak, eta, horregatik, ezin izan du lehiatu. Puerto auzian nahastu zutelako, eta bere izena agertzen zelako gelditu zen talderik gabe eta lehiatu ezinda. Oso minduta agertu da Joseba eta oso triste uzten duela adierazi du Belokik, eta etorkizunari ...


Txirrindularitza

kirolez-kirol 1456150538488 kirolez-kirol | 2007-12-21 10:31

Duela 3 hilabete Espainiako itzulia hasi eta bukatu zen, Dennis Menchov errusiarra irabazi zuen, Carlos Sastre bigarrena izan zen eta Samuel Sanchez hirugarrena izan zen.Samuel Sanchez izan zen txirrindularirik biziena, bizi asko eman zion itzuliari eta azkenean 3 etapa irabazi zituen.   Mariok egina


txirrindularitza

kirol_maiasian 1456150534219 kirol@k | 2007-12-14 10:22

Duela 2 hilabete munduko txirrindularitza txapelketa amaitutzat eman zen. Paolo Bettini izan zen munduko txapelduna; bigarrena Kolovnev izanik eta hirugarrena Schumacher izan zen. Lehenengo euskalduna Samuel Sanchez izan zen,seigarren postuan. Bettini, Quick-Step taldekoa da eta Samuel Euskaltel-Euskadi taldekoa. Irailean Espainako txirrindularitza itzulian Dennis Menchov irabazi zuen, bigarrea Carlos Sastre izan zen, eta hirugarrena Samuel Sanchez.       ander ruiz de larrea


Txikitatik jarraitu izan dut  FrantziakoTourra eta une oso ederrak pasarazi izan dizkit Uztaileko arratsalde luzeetan zehar. Gogoan ditut oporretan nintzela, bazkaldu eta gero eta igerilekura joan aurretik, Pirineoetako bungalow hartan ikusitako etapak. Gogoan ditut Indurainek bere moduan estralurtarrak ez zirenei emandako egurrak, gogoan ditut baita ere Chiapuchi handiarekin aldapa gora izandako gerrateak. Gogoan ditut irabazi zituen bost Tourrak eta galdu zuen lehen Tour hartan izan zuen pajara izugarri hura, 13 urte izango nituen eta ia negar egin nuen. Indurain desagertu zen baina ...


Kaixo Guztioi!    EpeldePress-en arabera, gure lengusu den Maria Ripalda Epeldek bigarren postua lortu du txirrindularitza proba batean. Heldu zaidan informazioa ez da osoa eta aitak esan zianez Memorial Miguel Indurain eo omen zan. Emakumezkoen txirrindularitzak komunikabideetan duen eragina ikusita, azkar batean ez dut ezer topatzea lortu. Etxea ailautakuan beituko det gehio ta ia zeoze topatzetan. Bitartean zerbait dakienak gehitu. Ta ez diot inori begiratzen (Ander-Andres bikoteari).Oporrrak hartzen ditugunoi aupa eta gainontzekoei animo, gutxi geatzeata.Eongo gatxik/n!!