Maillotak eta argazkiak

No profile photo zubieta lantzen | 2008-10-26 21:10

Ostiralean herriko txirrindulariek egindako bileran aukeratu zuten jada zein izango den bizikletarako zubietarron uniformea.

Egin klik irudiko zerrendan eta arropa mota bakoitzaren prezioak ikusiko dituzue.

Oharrak: tiranterik gabeko kuloteek 5 € gutxiago, gelezko badanekin 6 € gehiago, lycra “ona” 2 € gehiago, mangitoak 10 € eta pernerak 17€.


Eñaut astean zehar saiatuko da mailloten taila guztiak Zubietara ekartzen eta interesa duzuen guztiok, di-da, ostiralerako arropak probatu, aukeratu eta eskaera egin beharko duzue; jo ezazue Olatz-Eñautengana (696970368) edo Denisengana (658721427).

Bestalde, Mikel Erauntzetamurgil izan da lehenengoa Hernani-Goizueta desafiyoko argazkiak bidaltzen. Ez dakigu zeren zain dauden beste argazkilariak... Benga, benga, bidali argazkiak zubietalantzen@gmail.com helbidera eta hemen bilduko ditugu guztiak.



Utzi iruzkina: