Igande honetan irteera egingo dugu Zubietako txirrindulariak. Mendiko bizikleta hartu eta gure inguruan buelta bat emango dugu 2 edo 3 ordutakoa. Eguerdian bazkaria Joko-Garbi soziedadean. Izena emateko bidali e-maila hona: m.berasategi@telefonica.netAnimatu, eguraldi ederra dator-eta...
Aurten ere umeentzako patinaje ikastaroa antolatu dugu.Noiz: azaroaren 19 eta 20an, 11:00-13:00Non: Zubietako frontoi estalianNorentzat: 6 eta 14 urte bitarteko umeentzatPrezioa: 10 euroGehienez ere 15 umerentzako lekua dago eta, horrenbestez, azkar ibili eta eman izena telefono honetan: 660779160
"Ispilua" antzezlana ekarriko dugu Zubietara ekainaren 17an. Ez pasatzen utzi!Ordua: 22:00.Tokia: Kaxkape.Egilea: Ion Martinez.Aktoreak: Ion Martinez eta Saioa Royo.Sinopsia: bikoteak askotan larunbat gau batean ezagutzen dute elkar, eta gizarteak bikotekidea ez uzteko presioa egiten digu; harekin ezkondu, etxea erosi eta seme-alabak izateko». Fikzioa eta errealitatea nahastu dituzte. Bikoteei buruzko antzezlana da, oso zuzena eta kritikoa, inolako itzulingururik gabe.Iraupena: 40 min.Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoentzat.Antolatzailea: Zubieta Lantzen.
Eskola txikikoek aurten ere antolatu dute kultur astea eta maiatzeko bigarren astean izango da.Hau da prestatu duten egitaraua: Astelehena 9 17:00 - 19:00 Gurutze Gorriko lehen sorospen hitzaldia (I) 17:00 Ipuin kontalaria Ondoren jokoak Asteartea 10 17:00 Zaldiak eta pottokak Asteazkena 11 17:00 - 19:00 Gurutze Gorriko lehen sorospen hitzaldia (II) 17:00 Ipuin kontalaria Ondoren Filma Osteguna 12 17:00 Altxorraren bila jokoa 18:00 Txokolatada Ondoren Buruhandiak Ostirala 13 17:00 Dantza saioa Ondoren Merienda Larunbata 14 10:00 - 14:00 Puzgarriak 14:30 Bazkaria (izena emateko...
Honatx martxoaren 20ko flash mob arrakastatsu eta historikoaren zenbait irudi:ZZenbait argazki, hemen eta hemen. ZZorionak denoi!
ADI zubietarrok, egun gutxi dugu zarauztarrek bota diguten erronkari heltzeko. Martxoaren 20an baietz 2000 lagun Zubietan elkartu erraustegiaren kontra dantza egiteko! Zarauztarrek musika eta koreografia prestatu dute, orain guk ikasi egin behar... Entseguak egiten ari gara astelehenero 17:00etan (eskola txikoko gurasook antolatuta) eta ostiralero 19:30ean, frontoian edo Kaxkapen. Zatoz eta ekarri lagunak, lankideak, ikasleak, dantzazaleak! Hartu nahi dugu arnas...Entseguak intimitatean egin nahi badituzu, tori bideoa:
Aurreko 2 urteetan bezala, aurten ere in-line patinaje ikastaroa antolatu dugu.Noiz: abenduaren 11-12an, larunbatean eta igandean.Non: Zubietako frontoi estalian.Ordutegia: 09:00-11:00 helduentzat, 11:00-13:00 umeentzat.Prezioa: helduek 10€, umeek 5€. Famili osoak 25€.Materiala: norberak ekarri behar ditu patinak, babesak eta kaskoa. Izen-ematea: zubietalantzen@gmail.com edo jo Josune Iparragirre edo Denisengana.* Ikastarorako ez dugu aseguru berezirik eskainiko.** Ikasle-kopurua mugatuta daukagu (20 bat heldu eta 15 bat ume) eta, beraz, izena lehenbizi eman dutenentzako gordeko dugu lekua....
Igandean, 09:00etatik Zubietako plazatik abiatuta, Zubietako I. Bira egingo dugu, mendiko bizikletarekin Andatza inguruan.Animatu eta parte hartu, lagun giroan ibiliko gara eta erritmo guztientzako lekua egongo da...Etxeko dutxaren beroaren ondoren, elkartean bazkaria egingo dugu. Bazkarirako izena emateko, ostirala baino lehen bidali e-maila zubietalantzen@gmail.com helbidera edo abisatu Mikel Berasategiri.Ibilbidea, bi hauen nahasketa izango da, noski...http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=605298http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=223326Igandean 09:00etan herriko plazan ikusiko d...
Euskal Jaiko irudi batzuk bildu ditugu hemen baina zureak ere behar ditugu, bidali politenak zubietalantzen@gmail.com helbidera eta denok ikusteko moduan jarriko ditugu. Aurrez milesker!
Zubieta Lantzeneko txirrindulariek deia egin nahi dizuete datorren igandean, urriak 24, Hernani-Goizueta desafioan eta ondorengo bazkarian parte hartzeko. Irteera 10:00etan izango da eta parte hartzeko ez daukazu Klenbuterolik hartu beharrik, ezta sasoiko egon beharrik ere (25 km. dira eta egongo da kotxez bueltatzeko aukera). Helburua ondo pasatzea eta izerdi pixka bat ateratzea da. Eta, nola ez, bazkal giroan elkar xaxatzea.Iazko parte hartzaileak (edo saiatu zinetenak) hauek izan zineten: Xabier Zudaire, Josune Iparragirre, Mikel Erauntzetamurgil, Xabier Zaldua, Mikel Berasat...
Aste kultural honek (patinaje ikastaroa barne) Usurbilgo Udalaren diru-laguntza jaso du.