Zubieta Lantzen Atez Atekoaren alde
Otsailaren 27 eta 28an Usurbilen egitekoa den hondakinen kudeaketaren inguruko kontsultaren harira Zubieta Lantzen elkarteko batzorde koordinatzaileak hau erabaki du:
- Atez Ateko bilketaren alde egitea, birziklatze-tasa handienak (Usurbilen %28tik %82ra pasa dira) lortzen dituen eta erraustegiaren beharrik ez dakarren sistema delako.
- Kontsultan parte hartzearen eta Atez Ateko aukeraren aldeko DUDIPE kanpainarekin bat egitea.
Horregatik guztiagatik, dei egiten dizuegu:
- kontsultan parte hartzera,
- Atez Atekoaren aldeko botoa ematera
- eta ATEZ ATE DUDIPE kanpainan parte hartzera
Iruzkinak
Dudipe.info 2010-02-09 10:48 #1
Honetaz eta DUDIPE bilguneaz informazio gehiago izateko <a href="www.dudipe.info">www.dudipe.info</a><br /><br />Baita Twitter eta Facebooken ere, topa gaitzazu!<br />
Utzi iruzkina: