Kategoria: errausketarikez
Otsailaren 27 eta 28an Usurbilen egitekoa den hondakinen kudeaketaren inguruko kontsultaren harira Zubieta Lantzen elkarteko batzorde koordinatzaileak hau erabaki du:Atez Ateko bilketaren alde egitea, birziklatze-tasa handienak (Usurbilen %28tik %82ra pasa dira) lortzen dituen eta erraustegiaren beharrik ez dakarren sistema delako.Kontsultan parte hartzearen eta Atez Ateko aukeraren aldeko DUDIPE kanpainarekin bat egitea.Horregatik guztiagatik, dei egiten dizuegu:kontsultan parte hartzera,Atez Atekoaren aldeko botoa emateraeta ATEZ ATE DUDIPE kanpainan parte hartzeraZatoz gurekin batera iga...
Usurbil, Lasarte-Oria, Hernani, Zubieta eta inguruko herrietako hainbat haur eta gaztek errausketaren aurkako manifestaziorako deia egin digu. Etorkizuna haur eta gazteena da, osasunez bizi nahi dute eta horregatik dei egin digute datorren larunbatean, azaroak 28, Donostian 17:00etan egingo den manifestaziora joateko.
http://www.errausketarikez.org/ webgunetik hartuta:Kontxako estropadetan, IRAILAREN 13an: ERRAUSKETAREN AURKAKO GIZA KATEA KONTXAN, 11:30tan. Datorren igandean, 13an, Kontxako hondartzan, aurreko urteetan bezala errausketaren kontrako plataformak antolatu duen giza katera gonbidatu nahi zaitugu, errausketak giza-osasunean, ingurugiroan eta zergak ordaindu behar ditugunon poltsikoan duen eragin larria salatzeko asmoarekin. 11:30tan elka...
Errausketaren kontrako koordinadorak jaia antolatu du Zubietan larunbaterako, uztailak 11. Azken hilabeteetan 30000 sinadura baino gehiago bildu ditu Hondakinen Euskal Legea eskatzeko eta hori ospatzeko ekitaldiz betetako eguna antolatu dute: mendi martxa, erakusketa-bideoa, Txan magoa, bazkari herrikoia, abeslaria, bertsolariak, herri kirolak, dantzariak, batukada, erromeria, kontzertuak… ADI! Herri bazkarirako txartelak (15€) Barazar ostatuan hartu behar dira, ostegun gaua baino lehen. Santio festetarako girotzeko aitzakia aparta...
Usurbilen atez ateko zabor-bilketarekin zaborraren arazoari irtenbidea eman diote baina hori ez da nahikoa. Errausketaren alternatiba diren sistemak eta metodoak zabaldu eta martxan jarri behar dira han eta hemen. Hori aldarrikatzeko eta beste behin ERRAUSKETARI EZ! esateko hitzordua dugu larunbatean, hilak 25, Donostiako Bulebarrean, 18:00etan.Informazio gehiago, hemen.
Usurbil Atez AteEtxeko materia organikoa ongarri nola bihurtu izango da hitzaldiaren ardatza Hizlaria Albert Piqué kataluniarra izango da. Piquék urteak daramatza autokonpostatzearen esparruan lanean eta San Markoseko Mankomunitatearen eskutik dator Euskal Herrira ikastaroak ematera. Bidaia aprobetxatuz, udalak antolatuta, hitzaldia emango du Usurbilen, asteartean, Sutegi Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldia herritar guztiei zuzenduta badago ere, bereziki aprobetxagarria izan liteke landa eremuan bizi direnentzat eta lorategi edo baratze txikia dutenentzat. Piquék etxean nola au...
Jordi Colomer teknikariak eta Jose Maria Tallon medikuak atez ateko zabor bilketaren inguruko hitzaldia emango dute bihar, urriak 21, 19:00etan Donostiako ONCEren aretoan (Etxaide kalea).Informazio gehiago, hemen.
Urriaren 12an egun osoz Euskal Jaia ospatuko dugu Zubietan.Ohar garrantzitsua: herri bazkaria egingo dugu Araeta jatetxean eta menu bikaina dastatu eta giro jatorrean bazkaldu nahi baduzu, jo ezazu lehenbailehen Barazarrera txartel bila (helduen menua 20€, umeena 12€).Herri bazkarirako txartelak erosteko azken eguna: URRIAREN 5aHonatx Euskal Jaiko behin-behineko kartela:Antolatzailea: ZUBIETA LANTZENLaguntzailea: USURBILGO UDALA