Autokonpostajeari buruzko hitzadia asteartean, Sutegin
Etxeko materia organikoa ongarri nola bihurtu izango da hitzaldiaren ardatza
Hizlaria Albert Piqué kataluniarra izango da. Piquék urteak daramatza
autokonpostatzearen esparruan lanean eta San Markoseko
Mankomunitatearen eskutik dator Euskal Herrira ikastaroak ematera.
Bidaia aprobetxatuz, udalak antolatuta, hitzaldia emango du Usurbilen,
asteartean, Sutegi Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldia
herritar guztiei zuzenduta badago ere, bereziki aprobetxagarria izan
liteke landa eremuan bizi direnentzat eta lorategi edo baratze txikia
dutenentzat. Piquék etxean nola autokonpostatu behar den, honen
garrantzia, lortutako ongarria zertan erabili, eta zuhaitz, landare eta
baratzetan nola eragin azalduko du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: