Larunbatean errausketaren aurkako jaia eta bazkaria, herrian bertan
Errausketaren kontrako koordinadorak jaia antolatu du Zubietan larunbaterako, uztailak 11.
Azken hilabeteetan 30000 sinadura baino gehiago bildu ditu Hondakinen Euskal Legea eskatzeko eta hori ospatzeko ekitaldiz betetako eguna antolatu dute: mendi martxa, erakusketa-bideoa, Txan magoa,
bazkari herrikoia, abeslaria, bertsolariak, herri kirolak, dantzariak,
batukada, erromeria, kontzertuak…
ADI! Herri bazkarirako txartelak (15€) Barazar ostatuan hartu behar dira, ostegun gaua baino lehen.
Santio festetarako girotzeko aitzakia aparta...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: