Kultura astea eta patinaje ikastaroa

No profile photo zubieta lantzen | 2009-05-30 22:55
1

Zubietako eskola txikiak aurten ere kultura astea antolatu du eta ekaineko lehen astean izango da.

Astelehenetik, ekainak 1, ostiralera bitartean denetarik egongo da: musika, pailazoak, ipuin kontalariak, txokolatada, puzgarriak...

Larunbaterako, berriz, iaz egin bezala, in-line patinaje ikastaroa antolatu dute: 9etatik 11etara hastapen ikastaroa izango da eta 11:30etik 13:30era hobekuntza ikastaroa (aurrez ere ibilita daudenentzako). Gogoan izan, ez ahaztu patinak, babesak eta kaskoa.

Animatu eta parte hartu.

Zubieta Lantzen

Zubieta Lantzen 2009-05-30 23:14 #1

Aste kultural honek (patinaje ikastaroa barne) Usurbilgo Udalaren diru-laguntza jaso du.


Utzi iruzkina: