In-line patinaje ikastaroa, abenduaren 11 eta 12an

No profile photo zubieta lantzen | 2010-11-30 22:18

Aurreko 2 urteetan bezala, aurten ere in-line patinaje ikastaroa antolatu dugu.

  • Noiz: abenduaren 11-12an, larunbatean eta igandean.
  • Non: Zubietako frontoi estalian.
  • Ordutegia: 09:00-11:00 helduentzat, 11:00-13:00 umeentzat.
  • Prezioa: helduek 10€, umeek 5€. Famili osoak 25€.
  • Materiala: norberak ekarri behar ditu patinak, babesak eta kaskoa.
  • Izen-ematea: zubietalantzen@gmail.com edo jo Josune Iparragirre edo Denisengana.
* Ikastarorako ez dugu aseguru berezirik eskainiko.
**
Ikasle-kopurua mugatuta daukagu (20 bat heldu eta 15 bat ume) eta, beraz, izena lehenbizi eman dutenentzako gordeko dugu lekua.



Patinatzen hasi eta Zubieta eta Santuenea artean ibiltzeko maila hartu nahi baduzu edo jada lortua daukazun maila hori hobetu nahi baduzu, eman izena lehenbailehen eta zatoz ikastarora. Animatu!


Utzi iruzkina: