zubieta lantzen

Zubieta herriko taldea

Euskal Jaia

No profile photo zubieta lantzen | 2010-09-26 11:36

Urriaren 12an Euskal Jaia ospatuko dugu Zubietan.Animatu eta menu berezia, merke eta giro ederrean dastatu nahi baduzu, har itzazu herri bazkarirako txartelak Barazar tabernan, urriaren 3a baino lehen. Menu ederra, merke eta giro Hala, bada, prestatu baserritar jantziak eta animatu zure ingurukoak festa honekin gozatzera.Honatx egitaraua:


Santio Jaietako II. duatloi mixtoa larunbatean jokatuko dugu eta,  printzipioz, iazko ibilbide bera izango du. Parte-hartzaileen hasierako zerrenda hemen azpian duzue baina hemen zuetako asko falta zarete. Tira, ba, eman izena uztailak 16a baino lehen albiste honi erantzunez edo e-maila hona bidaliz: ibasterrica@euskalnet.net .  Mikel A.-Maitane EƱaut-Olatz Joxemi-Idoia  ??? Mikel P-Oihane Cesar-Ursula Euxebio-Maialen  ??? Tomas-Eneritz Joxe Mari-Arantzazu Nekane-Unai Xanti-Aitziber Iker-Arantxa Arkaitz- Denis- Lehenengo izenak txirrindulariak dira eta ondoren...


San Juan bezpera gainean dugu, eta urtero bezela, Zubieta Pilota Elkarteak festa bat antolatzea pentsatu du, data horrek merezi duen bezela. Aurten ere, ogitartekoak izango ditugu jateko. Beraz, honako hau izango da menua:   -         Xolomo edo patata-tortillako ogitartekoa (4 euro) -          Sagardoa (3 euro) -         Postrea.(2 euro) -         Kafea(euro bat)   Izena aldez aurretik eman behar da (...


Eskola txikiko gurasoek antolatuta, hona hemen astelehenean hasiko den kultur astearen egitaraua:2010eko maiatzaren 17tik 22ra   ASTEHELENA 17  .ikastorduan: -elikadurari buruzko argazki erakusketa                     -ipuin bertsoak  .17.30: musika eskolakoen saioa  ASTEARTEA 18  .ikastorduan: -Xabi Tello sukaldaria  .17:30: -Ttinbili-ttanbala antzerki taldea: HIRU, BI, ZAST, EGIZU JOLAS!   AZTEAZKENA 19 .17:00: -puzgarriak    O...


Eskola txikiko gurasoek deia egin die zubietarrei asteazken goizean, hilak 17, Gasteizko legebiltzarrera joateko.Gasteizko legebiltzarrean Zubieta, Larraul eta Itziarko eskola txikien etorkizuna izango dute eztabaidagai asteazken goizean. Hitzordu garrantzitsua izango da, gure eskola txikia desagertzeko arriskuan jarri baitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Itziarkoek autobusa beteko dute euren aldarria Gasteizera eramateko.Beraz, gurasoek zubietar guztioi dei egiten dizuete ahal baduzue Gasteizera joan zaitezten. Harremanetarako, jo Josune Iparragirrerengana (jiparragirre@irakasle.net...


Otsailaren 27 eta 28an Usurbilen egitekoa den hondakinen kudeaketaren inguruko kontsultaren harira Zubieta Lantzen elkarteko batzorde koordinatzaileak hau erabaki du:Atez Ateko bilketaren alde egitea, birziklatze-tasa handienak (Usurbilen %28tik %82ra pasa dira) lortzen dituen eta erraustegiaren beharrik ez dakarren sistema delako.Kontsultan parte hartzearen eta Atez Ateko aukeraren aldeko DUDIPE kanpainarekin bat egitea.Horregatik guztiagatik, dei egiten dizuegu:kontsultan parte hartzera,Atez Atekoaren aldeko botoa emateraeta ATEZ ATE DUDIPE kanpainan parte hartzeraZatoz gurekin batera iga...


Zubietako Eskola Txikiko guraso eta irakasleek antolatuta, Yolanda Gonzalez adituak hitzaldia emango du.Noiz: otsailaren 23an, 19:00etan.Non: Kaxkapen.Gaia: "Amar sin miedo a malcriar".Aukera oso ona dela eta entzutea merezi duela adierazi digu Eskola Txikiko zuzendariak.


Zubieta Lantzenekook atxikimendua eta babesa adierazi diegu Egunkaria auziko kaltetuei. Auziperatuentzako absoluzioa eskatzen dugu baita orain arte egindako kalteagatiko ordaina ere.Gaur hasi da Egunkaria auzia Audiencia Nacional-en, hemen duzu jarraipena egiteko modua: new TWTR.Widget({ version: 2, type: "search", search: "Egunkaria", interval: 6000, title: "Egunkaria auzia", subject: "Libre!", width: "auto", height: 300, theme: { shell: { background: "#8ec1da", color: "#ffffff" }, tweets: { background: "#ffffff", color: "#444444", links: "#1985b5" } }, features: { scrollbar: false, loop:...


Bideoko 1'10''an hasten da deia:Manifestazioa, larunbatean, azaroak 28, 17:00etan Donostiako Bulebarrean. Zatoz...


Usurbil, Lasarte-Oria, Hernani, Zubieta eta inguruko herrietako hainbat haur eta gaztek errausketaren aurkako manifestaziorako deia egin digu. Etorkizuna haur eta gazteena da, osasunez bizi nahi dute eta horregatik dei egin digute datorren larunbatean, azaroak 28, Donostian 17:00etan egingo den manifestaziora joateko.