Gurasoen deia zubietarrentzako

No profile photo zubieta lantzen | 2010-02-13 13:39

Eskola txikiko gurasoek deia egin die zubietarrei asteazken goizean, hilak 17, Gasteizko legebiltzarrera joateko.



Gasteizko legebiltzarrean Zubieta, Larraul eta Itziarko eskola txikien etorkizuna izango dute eztabaidagai asteazken goizean. Hitzordu garrantzitsua izango da, gure eskola txikia desagertzeko arriskuan jarri baitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Itziarkoek autobusa beteko dute euren aldarria Gasteizera eramateko.

Beraz, gurasoek zubietar guztioi dei egiten dizuete ahal baduzue Gasteizera joan zaitezten. Harremanetarako, jo Josune Iparragirrerengana (jiparragirre@irakasle.net, 660779160).


Utzi iruzkina: