zubieta lantzen

Zubieta herriko taldea

Hernani-Goizueta desafiyuan adostutakoaren arabera, Zubietako txirrindulariek azaroaren 16rako zuten taldearen lehen txangorako hitzordua baina Joko-Garbi elkartean ezohiko batzar nagusia dutenez (emakumeen bazkidetza onartu edo ez erabakitzekoa) txangoaren eguna aldatzea erabaki dugu.Beraz, honatx hitzordu berria:Noiz: larunbatean, azaroak 15, 08:30ean plazan.Ibilbidea: Zubieta-Zaldibia-Larraitz-Amezketa-ZubietaDistantzia: 82 km., ggb.Iraupena: 3,5 ordu, ggb.


Mikel Bengoetxeak abisatu digu eta honela dio Noaua!k:Eguraldi txarra dela eta, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak igande honetan jokatzekoa zen Enrique Abril Txapelketako finala atzeratzea erabaki du. Azaroaren 9an Behobia-Donostia denez, eta lasterketa horrek suposatzen duen guztiarekin, finala azaroaren 16an jokatzea erabaki da. Donibane Lohitzuneko Luzaz Gazte eta Villabonako Behar Zana izango dira aurrez aurre, Oiartzunen, 11:00etan hasiko den partidan.


Zatozte gaur, asteartea, edo ostiralean arratsaldeko 7etan frontoi atzeko lokalera enkargatu beharreko maillot eta kuloteen neurriak probatu eta aukeratzera (ezin baduzue, hots egin Denisi 658721427 telefonora). Ez ahaztu ostiralerako egin behar direla eskaerak (arropa motak eta prezioak, hemen).Bestalde, jakizue atzo Zubieta Lantzeneko Batzordeak maillotak estanpatzeko plantxak finantzatzea erabaki zuela. Beraz, Zubietak badu jada herriko kirolarientzako "marka"; izan ere, gogoan izan aukeratu dugun diseinu honekin aukera dagoela korrikalari, triatoilari edo bestelako kirolarientzako arrop...


Ostiralean herriko txirrindulariek egindako bileran aukeratu zuten jada zein izango den bizikletarako zubietarron uniformea. Egin klik irudiko zerrendan eta arropa mota bakoitzaren prezioak ikusiko dituzue. Oharrak: tiranterik gabeko kuloteek 5 € gutxiago, gelezko badanekin 6 € gehiago, lycra “ona” 2 € gehiago, mangitoak 10 € eta pernerak 17€. Eñaut astean zehar saiatuko da mailloten taila guztiak Zubietara ekartzen eta interesa duzuen guztiok, di-da, ostiralerako arropak probatu, aukeratu eta eskaera egin beharko duzue; jo ezazue Olatz-Eñautengana (696970368) edo Denisengana (65872142...


Igandean bukatu zen Enrike Abril erreboteko txapelketaren ligaxka. Zubietako lehenbiziko taldeak oso emaitza onak atera ditu, seitik bost partida irabaziz. Beraz, igandean, 11etan, finalerdia jokatuko du Villabonan, bertako taldearen aurka. Pilota elkarteko Mikel Bengoetxeak finalerdiaren aurrean dei berezia egin digu:"Gustatuko litzaidake Zubieta Lantzenen bitartez jendea animatzea, bertara azaldu dadin eta animo batzuk bota ditzan gure pilotarientzako. Eskerrik asko" Ea lortzen dugun denon artean zubietarrak finalera iristea, izugarria izango litzateke!Bestalde, urriaren 11n errebote joko...


Igandean jokatu zen historian lehen aldiz Zubieta Gold Race klasikoa Hernani eta Goizueta artean. Txirrindulariak, ugari (33), eta jarraitzaile andana. Iristen lehena, Mikel Aranburu aginar erdi-zubietartua. Eta talde irabazlea, Olatz, Xanti, Axier eta Ikerrena.Honatx sailkapena: 1-Mikel A 47'; 2-Eñaut 1'45''ra; 3-Xabier Zudaire d.b.; 4- Mikel Del Puerto d.b.; 5-Xanti 3'ra; 6-Itxaso 3'10''ra; 7-Mikel Berasategi 3'15''ra; 8-Iñigo 3'25''ra; 9-Denis 3'55''ra; 10-Axier d.b.; 11-Jon L d.b.; 12-Joxemi 5'45''ra; 13-Karmele 7'ra; 14-Nekane Eizagirre d.b.;15-Olatz d.b.; 16-Iker 8'5''ra; 17-Joxemai 8...


Jordi Colomer teknikariak eta Jose Maria Tallon medikuak atez ateko zabor bilketaren inguruko hitzaldia emango dute bihar, urriak 21, 19:00etan Donostiako ONCEren aretoan (Etxaide kalea).Informazio gehiago, hemen.


Egun ederra pasa genuen igandean Zubietan. /> Argazkiak, hemen (bidali zureak zubietalantzen@gmail.com helbidera eta sareratuko ditugu).Goizez umeak jolasean eta zaldi gainean ibili ziren eta helduok, berriz, errebote partida ikus-entzun-ulertu ondoren trikitilari, sagardo, txistor eta Hernaniko txistulari eta kantarien laguntzarekin kantu-giro jatorrean. />Araetan bapo bazkaldu ondoren, frontoira, Tapia eta Leturiarekin dantzatzera. Hori jendetza, hori!Milesker lagundu diguzuen guztioi eta datorren urtean gehiago!


Honatx urriaren 12an Zubietan egingo dugun jaiaren egitaraua:


Urriaren 12an egun osoz Euskal Jaia ospatuko dugu Zubietan.Ohar garrantzitsua: herri bazkaria egingo dugu Araeta jatetxean eta menu bikaina dastatu eta giro jatorrean bazkaldu nahi baduzu, jo ezazu lehenbailehen Barazarrera txartel bila (helduen menua 20€, umeena 12€).Herri bazkarirako txartelak erosteko azken eguna: URRIAREN 5aHonatx Euskal Jaiko behin-behineko kartela:Antolatzailea: ZUBIETA LANTZENLaguntzailea: USURBILGO UDALA