Azaroaren 16an jokatuko da Endika Abril Txapelketaren finala

No profile photo zubieta lantzen | 2008-10-30 23:45

Mikel Bengoetxeak abisatu digu eta honela dio Noaua!k:
Eguraldi txarra dela eta, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak igande honetan jokatzekoa zen Enrique Abril Txapelketako finala atzeratzea erabaki du. Azaroaren 9an Behobia-Donostia denez, eta lasterketa horrek suposatzen duen guztiarekin, finala azaroaren 16an jokatzea erabaki da. Donibane Lohitzuneko Luzaz Gazte eta Villabonako Behar Zana izango dira aurrez aurre, Oiartzunen, 11:00etan hasiko den partidan.


Utzi iruzkina: