Zubietako errebote taldea Enrike Abrileko finalerdian - igandean Villabonara

No profile photo zubieta lantzen | 2008-10-22 16:09
3

Igandean bukatu zen Enrike Abril erreboteko txapelketaren ligaxka. Zubietako lehenbiziko taldeak oso emaitza onak atera ditu, seitik bost partida irabaziz. Beraz, igandean, 11etan, finalerdia jokatuko du Villabonan, bertako taldearen aurka.

Pilota elkarteko Mikel Bengoetxeak finalerdiaren aurrean dei berezia egin digu:
"Gustatuko litzaidake Zubieta Lantzenen bitartez jendea animatzea, bertara azaldu dadin eta animo batzuk bota ditzan gure pilotarientzako. Eskerrik asko"

Ea lortzen dugun denon artean zubietarrak finalera iristea, izugarria izango litzateke!

Bestalde, urriaren 11n errebote joko eta arauen inguruko hitzaldia eman zigun Xabier Arregik eta orduan agindu genizuen bezala, hemen daukazue hitzaldian erabilitako aurkezpena (Oidui Usabiagak sortu eta Xabierrek atondutakoa):

Aurkezpenak igandeko Villabonako partidaz hobetu jabetu eta gehiago gozatzeko balioko digu. Por tzierto, Xabierrek abisatu digu epaile-titulurako esamina ostiralean izango dela; hala, bada, denok ikastera...

dENiS

dENiS 2008-10-26 15:37 #1

Lastima, baina zubietarren erreakzioa berandu etorri da eta 13-11ko emaitzarekin galduta finaletik kanpora geratu dira gure mutilak.
10 eta 3 galtzen joatetik 12-11ra gerturatu dira baina ezin izan dituzte villabonatarrak gainditu.

Mikel Bengoetxea

Mikel Bengoetxea 2008-10-27 08:43 #2

Kaixo.
Ez da posible izan finalera iristea. 13 eta 11
galdu dute zubietarrek finalerdia Billabonan.Hobeto ekin diote Billabonatarrek
partiduari, ondo jokatuz, eta azkar egin dute hanka markagailuan. Gureak,
ezinean eta hori ikusirik urduri samar ibili dira. 11 eta 2-ko partzialera
iritsi da partidua. Eta orduan, ia partidua galduta ikusirik, lasaitu egin dira
eta hobeto hasi dira jokatzen, eta pixkanaka pixkanaka, jokuak egiteari
ekin diete. Azkenean, gauzak eztu jarri dira, 12 eta 11. Milagroan
pentsatsen hasiak ginen baina azkenean Billabonatarrek 13. egin dute eta bukatu
dute partida.

Igandean, finala jokatuko dute Oiartzunen,
Billabona eta Donibane Lohitzunek. Pentsa daiteke Lohitzundarrak direla
faboritoak, berak baitira Euskal Herriko txapeldunak, baina kontuz
Billabonarekin egun ona badute.
Ondo izan.

Mikel.

mikel bengoetxea

mikel bengoetxea 2008-10-27 19:41 #3

Azken berria finalari buruz. Aste guztirako eguraldi txarra iragarrita dagoenez, finala aste betez atzeratu da. Beraz, 9an izango da.

Ondo izan.

Mikel.

Utzi iruzkina: