Honatx martxoaren 20ko flash mob arrakastatsu eta historikoaren zenbait irudi:ZZenbait argazki, hemen eta hemen. ZZorionak denoi!


ADI zubietarrok, egun gutxi dugu zarauztarrek bota diguten erronkari heltzeko. Martxoaren 20an baietz 2000 lagun Zubietan elkartu erraustegiaren kontra dantza egiteko! Zarauztarrek musika eta koreografia prestatu dute, orain guk ikasi egin behar... Entseguak egiten ari gara astelehenero 17:00etan (eskola txikoko gurasook antolatuta) eta ostiralero 19:30ean, frontoian edo Kaxkapen. Zatoz eta ekarri lagunak, lankideak, ikasleak, dantzazaleak! Hartu nahi dugu arnas...Entseguak intimitatean egin nahi badituzu, tori bideoa:


Igandean bukatu zen Enrike Abril erreboteko txapelketaren ligaxka. Zubietako lehenbiziko taldeak oso emaitza onak atera ditu, seitik bost partida irabaziz. Beraz, igandean, 11etan, finalerdia jokatuko du Villabonan, bertako taldearen aurka. Pilota elkarteko Mikel Bengoetxeak finalerdiaren aurrean dei berezia egin digu:"Gustatuko litzaidake Zubieta Lantzenen bitartez jendea animatzea, bertara azaldu dadin eta animo batzuk bota ditzan gure pilotarientzako. Eskerrik asko" Ea lortzen dugun denon artean zubietarrak finalera iristea, izugarria izango litzateke!Bestalde, urriaren 11n errebote joko...


Zubietako eskola txikiak antolatutako kultur astearen baitan bonsai erakusketa ikusgarria eskaini digute Zubietan kokatutako Bonsai-Artearen Euskal Elkartekoek. Milesker, lagunok.  Ikuskizunaz gozatzerik izan ez duzuenok argazki hauekin konformatu beharko zarete ba...


Zubietako Eskola Txikiak antolatutako kultur astea osatzeko, in-line patinaje ikastaroa prestatu dugu datorren astebururako. Hona hemen xehetasunak:- Noiz: maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean- Iraupena: 4 ordu- Ordua: 09:00-11:00- Non: frontoi estalian.- Prezioa: 5 euro (familiaka).- Norentzat: Zubietako gazte nahiz zaharrentzat.- Materiala: norberak ekarri behar ditu patinak, babesak eta kaskoa.Izen-ematea: frontoian, egunean bertan.Oharra: Antolatzaileek ez dute inongo ardurarik hartuko gerta litezkeen istripu edo lesioen aurrean.


Dantza ikastaroa

2
No profile photo zubieta lantzen | 2008-05-06 17:56

Dantza ikastaroa antolatu dugu maiatza, ekaina eta uztailerako. Hona hemen xehetasunak: DANTZA IKASTAROA: arin-arina, fandangoa, plazako bestelako dantzak.- Noiz: maiatzaren 9tik Santioak arte, ostiralero- Ordua: 17:45-18:45- Non: frontoi atzeko lokalean- Prezioa: 5 euro- Norentzat: 12 urtetik gorakoentzat (80 urtera artekoentzat).- Irakaslea: Sara Azkarate.Izena eman: frontoi atzeko lokalean, maiatzaren 9an bertan.