Maillotak: gaur eta ostiralean neurriak probatu

No profile photo zubieta lantzen | 2008-10-28 13:12

Zatozte gaur, asteartea, edo ostiralean arratsaldeko 7etan frontoi atzeko lokalera enkargatu beharreko maillot eta kuloteen neurriak probatu eta aukeratzera (ezin baduzue, hots egin Denisi 658721427 telefonora). Ez ahaztu ostiralerako egin behar direla eskaerak (arropa motak eta prezioak, hemen).

Bestalde, jakizue atzo Zubieta Lantzeneko Batzordeak maillotak estanpatzeko plantxak finantzatzea erabaki zuela. Beraz, Zubietak badu jada herriko kirolarientzako "marka"; izan ere, gogoan izan aukeratu dugun diseinu honekin aukera dagoela korrikalari, triatoilari edo bestelako kirolarientzako arropa ere enkargatzeko. Probestu aukera!


Utzi iruzkina: