Euskal Jaia - argazkiak eta bideoak

No profile photo zubieta lantzen | 2008-10-14 22:05

Egun ederra pasa genuen igandean Zubietan.

/> Argazkiak, hemen (bidali zureak zubietalantzen@gmail.com helbidera eta sareratuko ditugu).

Goizez umeak jolasean eta zaldi gainean ibili ziren eta helduok, berriz, errebote partida ikus-entzun-ulertu ondoren trikitilari, sagardo, txistor eta Hernaniko txistulari eta kantarien laguntzarekin kantu-giro jatorrean.
/>Araetan bapo bazkaldu ondoren, frontoira, Tapia eta Leturiarekin dantzatzera. Hori jendetza, hori!
Milesker lagundu diguzuen guztioi eta datorren urtean gehiago!


Utzi iruzkina: