zubieta lantzen

Zubieta herriko taldea

Zubieta Lantzen elkarteko batzordeak lehiaketa antolatzea erabaki du, herritarrok frontoi atzeko lokalari izen ponpoxo bat jar diezaiogun.- Saria: 2 lagunentzako sagardotegiko afaria- Izenak aurkezteko epea: otsailaren 28ra arte- Epaimahaia: Zubieta Lantzeneko batzordeko kideak (Pello, Garazi, Haritz, Marian eta Denis).- Epaimahaikideen irizpideak: izena motza, erakargarria, erabilerraza, Zubietari lotutakoa eta gatzduna izan behar da.- Izenak nola helarazi: e-mailez (zubietalantzen@gmail.com) edo gutunez (Herri Batzarreko postontzira bota).Animo eta zorte on!


Eskola txikiko Guraso Elkarteak antolatuta, "Asterix Britainian" filma emango dute frontoi atzeko lokalean, ostiralean 17:00etan.                           Filmaren ondoren, 19:00etan eta leku berean, Santa Ageda bezperarako kantu-entsegua egingo dugu. Animatu eta azaldu.


Umeentzako zinema

1
No profile photo zubieta lantzen | 2009-01-24 11:05

Zikloitik babesteko-edo, gaur, larunbata, 18:15-18:30 inguruan frontoi atzeko lokalean umeentzako filma jarriko dugu denontzako ikusgai. Zatoz ba!


Hilaren 23an, ostirala, arratsaldeko 7:00etan frontoi atzeko lokalean bilduko gara Santa Ageda bezperako kantak entsegatzeko. Nahi izanez gero hurbildu zaitez. Gogoan izan, aurreko urteetan bezala aurtengoan ere Santa Agedan ez direla umeak kantuan aterako.


Otsailaren 1ean Zubietako txirrindulariek Zubietako maillotak jantzi eta argazki "ofiziala" aterako dute. Eta horren ondoren, 14:00etan, Joko-Garbi elkartean  bazkaria egingo dute. Animatu eta eman izena lehenbailehen (urtarrilaren 20a baino lehen) Eñaut Zuriarraini abisatuta (678453148, o.zuloaga@euskalnet.net).Bazkaria baino lehen, hori bai, 2009ko 2. irteera egingo dute eta Zubieta-Arano-Zubieta ibilbidea egingo dute. Ibilbide motzagoa egiteko aukera ere egongo da. Animo, parte hartu!


Zubietako txirrindulariek antolatu dituzte jada 2009ko lehen bi irteerak. Oraingoz, hileko lehen igandero egin nahi dituzte bizikleta irteerak eta irteera horietan ibilbide luzeak edo motzagoak egongo dira aukeran.Lehen irteera, urtarrilaren 11n, igandea, izango da eta hau da proposatutako ibilbidea: Zubieta-Orio-Aia-Andazarrate-Andoain-Zubieta.Ibilbide horrek 52 bat kilometro ditu baina nahi duenak Alkizarako luzapena ere egin lezake. Txirrindulariak Zubietako plazan 08:30ean elkartu eta 08:35ean abiatuko dira. Animatu zu ere!Bigarren irteera, berriz, otsailaren 1ean izango da: Zubieta-Ara...


Zubietako hainbat yogazalek Usurbilen aritzen den Sebas irakaslea Zubietara ekarriarazi dute eta aurrerantzean asteazkenero yoga saioa izango dugu frontoi atzeko lokalean.Noiz: 2009-01-07an hasi eta asteazkeneroOrdua: 19:15-20:45Non: frontoi atzeko lokaleanPrezioa: hiruhilekoa, 63 euroIzena emateko: 605722825 (Sebas)Yoga eta lasaitzea.Osasun fisikoa eta oreka sentibera. Adin guztietarako. Kontzentrazio mentala. Pertsonaltasunaren garapena. Autoezaguera eta autoburutzapena. Lasaitasun bideratzea. Harmonia, atseden eta bizitasuna.Arnasketa, ariketa fisikoa, erlaxazioa, meditazioa eta gogapen ...


Usurbil Atez AteEtxeko materia organikoa ongarri nola bihurtu izango da hitzaldiaren ardatza Hizlaria Albert Piqué kataluniarra izango da. Piquék urteak daramatza autokonpostatzearen esparruan lanean eta San Markoseko Mankomunitatearen eskutik dator Euskal Herrira ikastaroak ematera. Bidaia aprobetxatuz, udalak antolatuta, hitzaldia emango du Usurbilen, asteartean, Sutegi Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldia herritar guztiei zuzenduta badago ere, bereziki aprobetxagarria izan liteke landa eremuan bizi direnentzat eta lorategi edo baratze txikia dutenentzat. Piquék etxean nola au...


Noaua! elkartekoek gonbita pasa digute eta honatx iganderako plan erakargarria:(Noticias de Gipuzkoa-ren argazkia)Patxi Azpirotz usurbildarrak Gipuzkoako paseoen liburua idatzi du eta igandean liburu horretarako paseo bat egingo dute: Aiako Harriko buelta, 10 kilometro inguruko ibilaldia goiz partean. Animatu!Joan etorria, autobusez. 8:30etan Bordatxo pareko errotondatik abiatu. 13:30ak aldera bueltatu. Ibilaldiko gidari: Patxi Jagoba Azpirotz. Sarrera: doan. Izen ematea NOAUA!-n egin behar da, azaroaren 20a baino lehen. Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.


2009an zer?

No profile photo zubieta lantzen | 2008-11-16 21:55

Ostiralean, hilak 21, frontoi atzeko lokalean 18:30ean egingo dugun bilera orokorrera dei egiten dizuegu 2009ko ekintzen inguruan hitz egin dezagun.   Frontoi atzeko lokalean filmak jarriko ditugu? Lokaleko ordenagailuekin zein ikastaro antolatu? 2009ko euskal jaia, noiz eta nolakoa? Dantza eta patinaje ikastaroa errepikatu? Txirrindulari taldearen irteerak eta desafiyuak, noiz eta nora? Lokalean zein hitzaldi, aurkezpen edo ikastaro antolatuko ditugu? Zaborren inguruko kontzientzia nola astindu? Yoga, orienting, bertso-afaria, kanoa, mendi eta eski irteerak, irakurle ...