2009an zer?
Ostiralean,
hilak 21, frontoi atzeko lokalean 18:30ean egingo dugun bilera orokorrera dei
egiten dizuegu 2009ko ekintzen inguruan hitz egin dezagun.
Frontoi
atzeko lokalean filmak jarriko ditugu? Lokaleko ordenagailuekin zein ikastaro
antolatu? 2009ko euskal jaia, noiz eta nolakoa? Dantza eta patinaje ikastaroa
errepikatu? Txirrindulari taldearen irteerak eta desafiyuak, noiz eta nora?
Lokalean zein hitzaldi, aurkezpen edo ikastaro antolatuko ditugu? Zaborren
inguruko kontzientzia nola astindu? Yoga, orienting, bertso-afaria, kanoa,
mendi eta eski irteerak, irakurle kluba, ingeleseko klaseak, sukaldaritza
ikastaroak, bidaien diapositiba emanaldiak...
Galdera
eta ideia ugari du jendeak. Eta lau lagunek erabaki beharrean, hobe aurrera
begirakoak denok adostu. Zatoz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: