Igandean paseo eguna

No profile photo zubieta lantzen | 2008-11-16 22:09

Noaua! elkartekoek gonbita pasa digute eta honatx iganderako plan erakargarria:
(Noticias de Gipuzkoa-ren argazkia)

Patxi Azpirotz usurbildarrak Gipuzkoako paseoen liburua idatzi du eta igandean liburu horretarako paseo bat egingo dute: Aiako Harriko buelta, 10 kilometro inguruko ibilaldia goiz partean. Animatu!

Joan etorria, autobusez.
8:30etan Bordatxo pareko errotondatik abiatu.
13:30ak aldera bueltatu.
Ibilaldiko gidari: Patxi Jagoba Azpirotz.
Sarrera: doan. Izen ematea NOAUA!-n egin behar da, azaroaren 20a baino lehen. Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.


Utzi iruzkina: