Rasmussen, herria zurekin!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-07-28 18:53
2

Txikitatik jarraitu izan dut  FrantziakoTourra eta une oso ederrak pasarazi izan dizkit Uztaileko arratsalde luzeetan zehar. Gogoan ditut oporretan nintzela, bazkaldu eta gero eta igerilekura joan aurretik, Pirineoetako bungalow hartan ikusitako etapak. Gogoan ditut Indurainek bere moduan estralurtarrak ez zirenei emandako egurrak, gogoan ditut baita ere Chiapuchi handiarekin aldapa gora izandako gerrateak. Gogoan ditut irabazi zituen bost Tourrak eta galdu zuen lehen Tour hartan izan zuen pajara izugarri hura, 13 urte izango nituen eta ia negar egin nuen. Indurain desagertu zen baina Tourra hori guztia baina handiagoa da eta aurrera jarraitu zuen.

                                

Jarraitzeko txirrindulari gabe geratu nintzen baina gutxien espero nuenean Biescaseko sudurluze okerra agertu zen bere sufritzeko naturaz gaindiko gaitasun eta bizikleta gainean ibiltzeko modu are okerragoarekin. Egun hartan Fernando Escaretinen zalea izango nintzela erabaki nuen. Gogoan dut lurretik arrastaka irabazi zuen etapa eta baita ere urte batean lortu zuen podiuma. Honek ere une ederrak pasarazi zizkidan baina hau ere desagertu zen eta nola ez, jarraitzeko beste txirrindulari bat agertu zen; Joseba Beloki Lazkaotarrak ere hamaika arratsalde zoragarri eskaini zizkigun.

                                    

Izugarri miresten dut kirol honek esan nahi duena, izugarri miresten dut txirrindularien gainditze izpiritua eta izugarri miresten dut baita ere duten sufrimendu gaitasuna (azken hau gehienbat). Agian horregatik gustatzen zait hainbeste kirol hau, nik ez baitut sufritzeko batere gaitasunik eta izugarria egiten zait 21 egunetan zehar etapa bat irabazteko, Tourra irabazteko, hemezortzigarren geratzeko edo taldekide batek irabaz dezan hartzen dituzten palizak. Egia esan, onartu beharrean nago Tourzalea naizela txirrrindularitzazalea baina gehiago baina kontziente naiz, beste proba guztiak gabe Tourra eta txirrindularitza ez zirena hain handiak izango.

Pentsatuko duzue nondik noan eta ez zabiltzate oker. Azken egun hauetan gertatutako guztiaz ari naiz. Tourra akatuko dute martxa honetan eta beldur naiz bide hoirretan ez ote duten txirrindularitza akatuko. Mobida guztia Vinoukuroven positiboarekin hasi zen eta egia esan asko haserretu nintzen txirrindulari kazajoarekin. Aurreko egunean Klint Eastwood bizikleta gainean ikusten ari nintzelakoan negoen. Aurreko egunean kriston egurra jaso eta berriz ere altxatu eta borroka egunero egin behar dela erakutsi zuen eta erakustaldi hartan niretzat txirrindularitzak izan beharko zuen erakutsi zigun. Tipo handia da Alexandre eta bi potro baino zerbait gehiago baduela erakutsi zuen. Hurrengo egunean ordea, esnatu eta egunkaria irakurtzean, bihotza lurrera erori zitzaidan.

Positibo eman zuen eta kalera bota zuten. Esan bezala berarekin haserretu nintzen hasieran, aurreko egunean idolo egoerara igo bainuen. Defraudatu egin ninduen eta estafatua sentitu nintzen. Ezin da tranparik egin eta tranpa egiten dutenak kalean egon behar dira baina ezin da mobida guzti honen errua txirrindularien gain utzi. Txirrindularitza gaixorik dago bana gaixotasun honen erroa hori guztia baina barrurago dago. Ez da munduan kirolik bere partaehartzaileek txirrindulariek baina kontrol hndiagoa dutena. Urte guztian zehar lokalizatuak egon behar dute, edozein unetan vanpiroak etxean agertzen zaizkie eta gainera, gaizkile moduan tratatuak izaten dira beraien inguruan zalantza minimo bat sortzen denean. Txirrindularitza esker oneko kirola da baina bere ingruan dagoen montaje puta guztia baino eskertxarrekoagorik ez dago munduan.

Ez dakit txirrindulariak dopatzen diren edo ez baina ez da hori txirrindularitzaren arazoa. Txirrindularitzaren arazoa bertan ematen den interes gurutzatuen inpernua da. Esponsorrak exigitu egiten dute, taldeek txirrindulariak estutzen dituzte (egia esan zihur nago dopina talde dinamika bat dela), Lehiaketen exigentzi maila ere izugarria da eta denek egiten dute ahal den guztia emaitzak jasotzeko, emaitzarik gabe ez baitago talderik. Hala ere, zirkulu zikotz honen amierara iristean, positibo bat edo mobida bat dagoenean alegia, txirrindularia bakarrik geratzen da eta idolo mailatik gaizkile putaseme egoerara pasatzen da bost minututan.

Txirrindularitza gaixorik dago eta egunero gehiago gainera. Azken egunetan Rasmussenekin gertatu dena hortik entzun dudana baina asko grabeagoa delakoan nago. Tipo honek ez du positiborik eman eta kalera bota dute txirrindulari frustatu italiar batek Michael Mexikon izan behar zenean Dolomitetan zegoela esan duelako bakarrik! Hitza hitzaren aurka eta noski, horrelako kasu batean gaizkile baten hitzak gutxiago balio du.

Kanporaketa honekin muga arriskutsu bat gainditu dutelakoan nago. Hemendik aurrera ez da probarik behar txirrindulari baten karrera suntsitzeko, nahikoa da zalantzarekin. Hemendik aurrera, lider joan ezkero zalantzazkoa zara eta beraz dopatua zaude. Hortaz, hemedik aurrera, hoberena bigarren geratzea izango da. Tourra hasi aurretik Alejandro Valverde Murtziarrari irakurri nion elkarrizketa batean Tourra irabaztea kontraproduzentea izan zitekeela eta ez zitzaion arrazoirik falta mutilari.

Ni behintzat potrotaraino nago baina ez txirrindulariez, nahikoa baitute egiten eta aguantatzen dutenarekin, txirrindularitzarekin nago haserre, bere hariak mugitzen dituztetekin. Txirrindularitza gaixorik dago eta aldaketa sakon bat behar du. Nik behintzat garbi daukat, txirndulariekin nago eta berain ondoan jarraituko dut. Rasmussen! Herria zurekin!  

Jullen

Jullen 2007-07-30 19:38 #1

Ez naiz ni inoren parte ipiniko. Baina juasten hari denarekin, Rasmussen-ek bere talde bete beharrak zehatz mehatz ez segitu izana inkosziente bat dela frogatzen dut. Ez dakit hori bere taldeak Tour-etik botatzerainoko arrazoia den, baina behintzat susmugarritasun punttu bat badu. Dena dela, zurekin ados nago.<br />

indezent

indezent 2007-08-01 18:19 #2

<p>Kontua da taldeak ederki zekiela Tour aurretik Rasmussenek ez zituela kontrolak pasa eta oredurarte oso gustura zeuden bereaien liderrarekin. Arazoa Italiar harrek esandakoaren ondoren hasten da. Inork demostratu al du Dolomitetan zegoela, eta baldin bazegoen zer? </p>

<p>Txirrindulariak permisoz dauden preso moduan tratatzen dituzte hori (dagoeneko onartua duguna) ez da normala. Hitza hitzaren kontra, beti balio du gutxiago txirrindulariarenak</p>


Utzi iruzkina: