Txirrindularien taldea, irteerak eta desafiyua
Zubietako txirrindulariek kristoren martxa hartu dute eta honatx fruituak:
- txirrindulari elkarte formala sortu behar dute (lehendakari, Mikel Aranburu; diruzain, Itziar Basterrika; idazkari, Garbiñe Zaldua; bokal, Joxe Mari Zubimendi eta Santi Eizagirre).
- hileko lehen igandeetan txirrindulari irteerak egingo dituzte. Hurrengoa, martxoaren 1ean, 08:30ean, Zubieta-Elduain-Zubieta.
- martxoaren 29an Bilbao-Bilbao klasiko zikloturistara joango dira.
- eta apirilaren 19rako, berriz, txirrindularitza desafiyo herrikoia (Amarotz-Errazkin) prestatzen ari dira (adi, datorren astean berri gehiago).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: