Samuel Sanchez 2010. urterarte Euskaltelen
Samuel Sanchez (1978, Espainia) eta Euskaltel-Euskadi ados jarri dira eta aurrenak
2010. urtera arte luzatu du kontratua (aurtengo urtearen bukaerara
artekoa zeukan lehen). Taldean segitzeko arrazoiak "kirolekoak eta
pertsonalak" izan direla esan du Sanchezek, ez ekonomikoak.
2000an egin zuen debuta profesionetan, Euskadi taldean bertan, eta beti ekipo berean aritu da harrezkero. Azken aldian,
besteak beste, Espainiako Vueltan bost etapa irabazi ditu -iaz
hirugarren bukatu zuen sailkapen nagusian-, Euskal Herriko Itzuliko
hiru etapa eta Zuricheko Klasikoa; 2006an UCI-Pro Tourrean bigarren
bukatu zuen.
Aurten Frantziako Tourra izango du helburu. "Bete-betean prestatuko
naiz horra begira", esan du Sanchezek gaur. Beijingo Olinpiar Jokoei
ere garrantzia emango die -abuztuan izango dira-.
Oso berri ona euskaldun txirrindula zaleontzat eta Euskaltel-Euskadi taldearentzat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: