Joseba Beloki txirrindularitza utsiko du

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2007-12-23 23:52

Joseba Beloki 35 urteko lazkaotarra, txirrindularitza utziko duela iragarri du.Asken urtean talderik ez zuenez, pasa den urtean ezin izan zen lehiatu. Erretiratu egingo dela iragarri du orain Gazteizen.

Joseba Belokik txirrindularitza utziko duela esan du, Gasteizen egin duen agerraldi batean. Bi urtez ez du talderik izan txirrindulari gasteiztarrak, eta, horregatik, ezin izan du lehiatu. Puerto auzian nahastu zutelako, eta bere izena agertzen zelako gelditu zen talderik gabe eta lehiatu ezinda.

Oso minduta agertu da Joseba eta oso triste uzten duela adierazi du Belokik, eta etorkizunari begira “txirrindularitzarekin lotutako zerbaitetan aritzea" gustatuko litzaioke. Asko hunkitu da erretiratzen dela iragartzean.

Joseba Belokik 34 urteko Gipuzkoarra 1998az geroztik profesionala da. 2002ko Tourrean bigarren postua lortu zuen eta 2000akoan eta 2001ekoan hirugarren geratu zen. Puerto auziak markatu ditu bere ibilbideko azken urteak.


Utzi iruzkina: