Azeriak
Oraindik ere Internet hitza esaten digutenean, askok buruan marrazten dugu "e" hizki urdin bat, eta inguruan eraztun hori bat. Baina hori aldatzen doa, eta nola gainera!
Internet Explorer-ek ireki zion mundu guztiari Internet-era sartzeko bidea, eta hori oso txalogarria da, baina azken urteetan zibernautek sentimendu ezkor bat dute IExplorer-en inguruan; zaharkitua geratu da. Mozilla (edo gaur egun Firefox), bigarren bide bezala ikusten zen hasieran, baina gaur egun alternatiba serio bezala hartzen da; ezin dugu esan Internet Explorer-en egunak bukatzera dihoaztenik, baina Firefox-ek izan duen gorakada sekulakoa izan da. Eta datuak hortxe daude.
Baina zein izan daiteke arrakasta horren arrazoia? Internet Explorer oso sistema eraginkorra da, oso efizientea eta jende gehienarentzat nahikoa, baina Firefox-ek hainbeste gustatzen zaizkigun plus-ak eskaintzen dizkigu. Abantailak asko dira: Fitxa bidezko nabigazioa eskaintzen du eta horrek nabigazioa asko errazten du. Publizitatearen zati handi bat jan egiten du eta “pop-up” lehioak desagertarazi egiten ditu, eta horrek ere denbora gehiago ematen dio internautari. Euskarak leku zabal eta garbiago bat hartzen du Firefox-en, eta segurtasun aldetik ere seguruagoa dela esan daiteke.
Internet Explorer-ek erronka latza dauka aurretik, eta ez baldin badu alternatiba seriorik planteatzen Firefox-ek merkatu osoa irentsiko dio. Kezka horren adierazgarri da Internet Explorer-ek azken aldian egin dituen aldaketak; hala nola fitxa bidezko nabigazioa eskaintzen hasi delako; baina hori zer da; alternatiba egokia? edota kopia hutsa?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: