Daniel Innerarity filosofoak HUHEZIn emandako hitzaldia
Daniel Innerarity jaiotzaz Bilbotarra de baina egun, Filosofia irakasle titularra da Zaragozako Unibertsitatean. Saiakera saria, Literatura Nazionalaren saria eta Espasa sariak jaso ditu beste batzuen artean eta ezaguna da prentsan iritzi artikuluak idazteagatik, hala nola, El País eta El Correo egunkarietan.
Hainbat liburu ere
idatzi dituen irakasle hau filosofiaz aritu zen HUHEZIko areto nagusian. Bere
hitzaldiaren klabea izan zen galdera bat planteatu zuen: nola biziraun ezagutzaren
gizartean?
Informazio gehiegi
daukagu eta gure arazo gehienen arrazoia hainbeste informazioarekin zer egin
behar dugun ez dakigula da. Beraz, guztiz beharrezkoa da informazioaren gestioa
egitea.
Ezagutzaren gizarteak
guztiok pixka bat leloagoak egiten gaitu. Lehen, ezagut zitekeen guztia
bazekiten gure aiton amonek. Egun, ordea, ez da berdina dakiguna eta jakin ahal
genukeena. Guk dakigun gehiena kontatu digutelako da, ez dugu gauzen
esperientzia fisikorik, ez dugu gauzen funtzionamendua ezagutzen. Horrela,
tuntunaren kontzeptua aldatu da. Lehen ezjakintasuna zen, eta gaur nahasmendua
da.
Hortaz, informazioa
alboratzen jakin behar dugu. Publizitatearen kasua jar daiteke adibide moduan,
zaborra alde batera uzten ikasi behar dugu eta.
Adibidez, zergatik
umeak haien eroso daude teknologia berriekin eta helduak ez? Umeak jolasten
ikasi dutelako. Hau da, objektuen erabilpenarekin eta ez gidaliburuekin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: