Daniel Innerarity

xabiblog 1456153711535 Xabiren Bloga | 2008-05-14 18:56

Daniel Innerarity idazle eta pentsalaria Bilbotarra da jaiotzez baina aspaldian Frantzian bizi da, Burdeosen. Bertatik gidatzen ditu bere lan guztiak. Bere azken lana gaur egungo gizarteetan ematen den gain informaziari buruzkoa da, gure Huhezi- kakultatean emandako hitzaldian jakintzaren gizarte honetan, gain informazioaren gizarte honetan biziraute gomendioak eman zizkigun

 

 

Gaur egundo gizartearen diagnosi bat egin ostean Innerarity-k gizakiok informazio gehiegi jasotzen dugula ondorioztatu zuen. Honekin, dakgunaren eta jakin genezakeenaren artean ezberdintasun handiak daude.

 Lehen, jakintzak pertsona batzuengatik besteengana ahoz-aho transmititzen ziren. Gizakiak urteetan metodo hau erabili du herri eta tribu ezberdinetako hizkuntza, kultura, tradizio, ohitura… hurrengo belaunaldiei transmititzeko. Informazioa lehen eskutik jasotzen zuten. Gaur egun, ordea, gauzak aldatu egin dira. Informazioa media berrietatik jasotzen dugu, eta hauek jakintzaz gainera baloreak transmititzeaz ere arduratzen dira. Azken urteetako informaziorako eta komunikaziorako media berrien ezarpena gizartean ikaragarrizkoa izan da. Horiek jende asko nora ezean utzi du. Innerarity-k zioen bezala, gaur egungo inozoa nahastuta dagoena da, ez ez dakiena.

 

Gizarteak gu baino gehiago daki, gu baino “listoagoa” da. Teknologia berrien erabiltzaileak berriz, “sumiso”-ak direla zioen.

Informazio kantitate handia jasotzeak, herritarrak gai konkretuetan interesa ez izatea ekarri du. Beraz, honek gauzen azalean bizitzea esan nahi du, barra sartu gabe, zergatien barnera egin gabe, eta beraz, kanpotik ikusten dugunarekin konforme geratzea.

 

Innerarityk, teknologien inguruko oso kontzeptu kuriosoa zuen. Teknologiak erabiltzen jolasean ikasten omen da. Jolasean teknologiak eskaintzen dituen abantailak ezagutu baititzakegu, kuxkuxeatzen ari garen bitartean.

Gainera, teknologiek gizakiaren partez lan egin edo “pentsatzeko balio behar dutela dio Innerarityk. Hau da, instrumenturen batek gure partez pentsatzen badu edo pentsatzeko gai bada, gizartearen garapenerako ezin hobea omen da hori. Beraz, gaur egungo gizartean ez omen a jende argia behar, baizik eta prozesu argiak (prozesu argiak)

 

Informazioa

Inerarityren esanetan, informazioa ematea ongi sailkatutako datuak ematea da. Lan hau  inoiz ezingo omen dute makinek egin. Informazioaren diseinua, jakintzaren diseinua… gizakiek egin beharreko habilidadeak baitira.

 

Bukatzeko, Innerarity-k informazioa ongi kudeatzeko 5 gomendio eman zizkigun:

·         Arreta kudeatu behar da.

·        Informazioa anikilatu (aniquilar)

·        Norberak bere kabuz pentsatu.

·        Lankidetza garatu

·        Motza izan

 

Informazioa gutxitzen edo sintetizatzen jakiteak gero eta garrantzi gehiago du gure gizartean, eta Inerarityren ustez, informazioa gutxitzen duen zerbait sortzea izango da etorkizuneko erronketako bat.

 


Utzi iruzkina: